Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

agintzaile 1 izond/iz agintzen duena; agintzen duen pertsona.

Osaba agintzaileak agindurik, haurgaldu sifilidun bat familian ez zutela onartuko esan zuten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 141. orr.

Eskaera errepikatu zuen poliziak, ahots agintzailean, eta taberna-mutil bat heldu zen, lasterka, koparekin.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 223. orr.

Batzuen ustelkeria eta besteen jarrera agintzailea ikusita, ez da arraroa jendea etsita egotea.  Berria - Euskal Herria   2004-03-06

Lapurtarrek oso aitzin-multzo tinkoa eta agintzailea dute.  Berria - Kirola   2006-02-09

Giro agintzaileak batzuentzat eta besteentzat agintzen bide zuen.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 186. orr.

Agintzaile-ahotsa zuen, ile marroi ugari eta sendoa, eta aurreko hortzak handi samarrak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 97. orr.

Mari-agintzaile bat haiz eta mari-zirtzil bat.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 182. orr.

Tiro bat ematen dio, eta Berendiari errieta egitera ausartu den buruzagi agintzailea betiko bizitzara (ala betiko heriotzara?).  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 346. orr.

Jordaniar hau zen dagoeneko Irak okupatzen duen koalizio militarrak herrialdean azken hilabeteotan gertatutako eraso odoltsuenen agintzaile nagusitzat jotzen zuena.  Berria - Mundua   2004-03-03

-agintzaile esan zuen Basurtokoak, bazekieneta, nik esan barik ere, zer denbora geneukan egin beharrekoak egiteko; gero zurtz geratuko ginen, ekaitzaren mende.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 172. orr.

-Ez duzue niri esan beharrik -hasi zen hizketan, garai bateko apaizek pulpitutik hitz egiten zuten bezala, hau da, ahots sendoz eta agintzaile- hona etortzera zertarako gonbidatu zaituztedan entzuteko irrikitan zaudetela.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 65. orr.

Buruzagi xiitek eta AEBek Al Kaedarekin ustez lotutako Abu Mussab al-Zarkaui jordaniarra jo dute atentatuen agintzaile .  Berria - Mundua   2004-03-03

2 promesten duena.

Gizakien gidariak paradisu-agintzaileak izan dira beti eta alde guztietan.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 184. orr.

3 mari-agintzaile izond adkor

Mari-agintzaile bat haiz eta mari-zirtzil bat.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 182. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus