Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
abasto1 iz bizigaien hornidura; bizigaiez hornitzea.
Abasto merkatura ere ez naiz joango, Simagora joatea hobe, oraindik ez nago jende ezaguna ikusteko prest. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 197. orr.
Ama anarkista zen eta abasto lanetan aritzen zen elikagaiak banatzen, Jaizkibelgo trintxeretan eta, San Markosen eta. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 66. orr.