Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Esnatutakoan gizon bat zuen zain, gizon handia, begirada batera aginteduna. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 88. orr.
-Jantzi egik jakanarrua -agindu nion gero nire buruari, ni baitan pertsona bi banintz legez; aginteduna bata, haren menekoa bestea. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 353. orr.
Mundu honetako erregeak altxatu dira, eta agintedunek elkar hartu dute Jaunaren eta berak aukeraturiko Mesiasen aurka. Elizen arteko biblia Eg 4,26
Informazio eskubidea oinarrizko giza eskubidea izanagatik, agintedunek egunero zanpatzen eta leherrarazten duten printzipioa da. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 144. orr.
Herrietako erregeek menpean hartzen dituzte herriok, eta agintedunek "Ongile" izena nahi izaten dute berentzat. Elizen arteko biblia Lk 22,25
Menpeko zintzo eta onak agintedunaren nahia ezagutzen eta gordetzen duenean, ardura txikia behar du nagusiak hartaz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 616. orr.
Airean ahotsak entzuten dituzten agintedun eroek urte batzuk lehenagoko idazle akademiko kaskar baten buruan sortutako utopiak distilatzen dituzte. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 65. orr.
Jesu Kristo gure Jauna errege bizi baita, garaile eta agintedun, betieran Jainko aintzaz betea, menderen mendetan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 938. orr.