Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

agintaritza 1 iz agintea gauzatzen den erakunde edo kargua.

Ez du estakururik bere burutik gogoeta egiteko gai izan ez eta egia ikertzen buru-belarri diharduten pentsalarien agintaritza onartzen ez duenak.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 98. orr.

Bere herriaren ona bilatu zuen Simonek, eta herriak begi onez ikusi zituen beti haren agintaritza eta ospea.  Elizen arteko biblia   1 M 14,4

Behe Nafarroan, ostera, forugintza korapilatsuago gertatu zen eta 1620. urtean onetsitako foru testuan erregearen agintaritza eta esku-sartzea agerikoagoa da.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 33. orr.

Urteotan, 1959an legez 1960an ere, legea eta agintaritza Bilbon beste inon baino estuago eta zorrotzagoak badira, baskoen matxinada berriaren zantzuak airean dabiltzalako da.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 296. orr.

Gero eta zabalagoa izango da haren agintaritza, azkengabekoa bakea.  Elizen arteko biblia   Is 9,6

Sentimendu hori eskekoen artean baino ez zuen izaten, eta haiek agintaritza ezagutzen zioten.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 83. orr.

Grossmanek orduan Tvardovski adiskideari bidali zion eskuizkribua, eragina baitzuen Sobiet Batasuneko agintariengan eta eskua ere bai agintaritzan.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 70. orr.

Ordain-sari Dom Pedro II.a (1825-91) Brasilgo enperadore izan zen 1840tik 1899ra, orduan armadak eta mugimendu errepublikazalearen buruzagiek agintaritzatik kendu baitzuten.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 298. orr.

Diruaren salneurria zehazten duten harremanak agintaritzatik kanpokoak dira; gobernuek ezin dute hori zehaztu aginduzko legeen bitartez.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 86. orr.

Lehenik alemanen eta gero ingelesen agintaritzaren egoitza izandakoan.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 93. orr.

Hiru atxilotuei "agintaritzaren aurkako atentatua" eta "kale istiluak" egotzi dizkie Ertzaintzak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-15

Maiatzean argitaratuko dira laguntzak jasotzeko baldintzak zehazten dituzten deialdi publikoak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA).  Berria - Euskal Herria   2006-04-27

Euskal Autonomia Erkidegoko agintaritzak arrazoi sendoak zituen izenaz jabetzeko.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 26. orr.

Presoak bere burua hil zuela zabaldu zuen espetxeko agintaritzak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-10

Portuko Agintaritzak adierazi du, bere aldetik, igandean hondoratu zen ontzia salbu egon zitekeela, ekaitza hasi zenean portuan babesa hartu izan balu.  Berria - Euskal Herria   2004-01-21

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Italiako iparraldean lehenik, Alemanian eta Herbehereetan gero, hiri kopuru handi batek agintaritza feudalarekiko askatasuna lortu zuen, beren eskubideak adierazten zituzten gutunak jaunei erosiz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 22. orr.

Otomandar agintaritza politikoa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 34. orr.

Kursaaleko ekitaldia eragozteko "beharrezko neurriak" hartzeko agindu die, honenbestez, epaileak Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailari, Espainiako Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzari eta "Agintaritza Zentralari".  Berria - Euskal Herria   2006-04-06

Eskaintza horrek, klimaren gorabeheren oso mendeko dela-eta, agintaritza publikoaren babes handia izaten du herrialde industrializatuetan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 125. orr.

Gai horietan Ertzaintzak polizia judizial gisa jokatzen du, agintaritza judizialaren aginduetara.  Berria - Euskal Herria   2006-02-19

Parlamentua jarri zuen agintaritza nagusi bezala baina berak indarra eta boterea emandako Parlamentu hark txepelki erantzun zien Cromwellen eskakizunei.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 169. orr.

Hala dute erabaki inongo Agintaritza Gorenean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 169. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Agintaritza-ardatz bakarra ez duen testuinguru batean [...] hegemoniaren nozioari esker deskriba daiteke nola adierazten duen herrialde nagusiak ordena desiragarria.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 47. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Administrazio-agintaritza eta zerbitzu publikoak: [...].  Berria - Euskal Herria   2004-02-13

Euskadiko Garraio Agintaritzak oniritzia eman dio Supersur egitasmoari.  Berria - Euskal Herria   2004-12-17

Sindikatuen nahiz langileen aldarrien azpian "halako desmotibazioa" dagoela esan zuen, eta osasun-agintaritza horri "heltzeko tenorean" dela gaineratu.  Berria - Euskal Herria   2004-05-28

Hala dio Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiak eta Portu Agintaritzak sinatutako protokoloak.  Berria - Euskal Herria   2004-03-23

Herri agintaritzak, Jainkoaren lekuan dagoenak, gure bizitza erabiltzeko eskubidea du.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

5 goi agintaritza

Hiriburu txiki eta jendez gainezka dagoen hori ez da goi-agintaritza militarreko kuartelaren iruditik urrun.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 103. orr.

Direktorioko goi-agintaritzako beste zenbait kiderekin batera. Kubako Armadako Goi Agintaritzako buruaren semea.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 289. orr.

Edozein gezur transmitituko zuten Goi Agintaritzara, hogei mila tonakoa hondoratu zutela, auskalo.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 80. orr.

Han zeuden batzarturik komandante bat eta bere goi agintaritza.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 189. orr.

6 Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Maiatzean argitaratuko dira laguntzak jasotzeko baldintzak zehazten dituzten deialdi publikoak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA).  Berria - Euskal Herria   2006-04-27

g 113.1: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako legearen testuan ez da ageri 113.1 artikulurik.  Berria - Euskal Herria   2004-08-04

7 herri agintaritza

Herri agintaritzak, Jainkoaren lekuan dagoenak, gure bizitza erabiltzeko eskubidea du.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus