Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

agintarazi, agintaraz(i), agintarazten du ad agintzera behartu.

"Efraimen gainean zamalkatzen ibiliko naiz", hau da, 'erreinarazi eta agintaraziko dut bera'.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 178. orr.

Harengana hurbildu, eskutik heldu, eta aparte eraman nuen, amak entzun ez zezan esan behar niona; agintarazi nion txintik ere ez zuela aterako kontu hartaz, gurasoek ere ez baitzuten jakin behar.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 28. orr.

Mollyrengan pentsatu dut hurrengo, eta hura buruan atxikitzeko agintarazi diot neure buruari, hiltzeko unera arte buruan atxikitzeko.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 175. orr.

Behin joana zelarik, eta orduantxe soil-soilik, nire ametsa ekarri nuen gogora, eta ametsetan neure buruari agintarazi niona, artean bete ez nuen hitza.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 181. orr.

Baina bestelako arrakasta goratua da, gizona askatzeko, bere gain agintaraztea.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 170. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus