Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

agintaldi (orobat agintealdi g.er.) 1 iz agintzen den aldia.

Luis Villasanteren agintaldia (1970-1989). Goiz hartan bertan gogorarazi zidaten sobietarren agintaldian ahantzia nuena: ni judua nintzen.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 10. orr.

Eskerrak putakume horri hurrengo urtean bukatzen zaion agintaldia.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 28. orr.

Hantxe hasi zen guztia, Espainiar II. Errepublikako agintaldi labur eta amoltsuko gertakizunik odoltsuena izango zen hura.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 72. orr.

Joan Paulo II.ak denera bere agintaldian 14 entziklika plazaratu zituen.  Berria - Gaiak   2006-01-26

Neure buruari esaten diot: Zer dela-eta dut honelako nahigabea, zer dela-eta nago honen aztoratua, ona izanik eta maitatua neure agintaldian?  Elizen arteko biblia   1 M 6,11

Kontatuko dudana Enperadore Horiaren agintaldian gertatu zen, Txinan artistak, zentzurik onenean, desertuan harea-aleak bezain ugariak ziren erregealdian.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 205. orr.

Erroman bahitua egon ondoren, seleukotarren agintaldiko ehun eta hogeita hamazazpigarren urtean hasi zen errege izaten.  Elizen arteko biblia   1 M 1,10

Kumaratungak bost urteko agintaldia seira luzatu zuen ezkutuan egin zuen ekitaldi batean.  Berria - Mundua   2004-01-15

Nire agintaldiaren lehen erdian oso harreman ona izan nuen Hezkuntza Sailarekin.  Berria - Euskal Herria   2004-02-24

Aznarrek bere agintaldi osoa agortuko du.  Berria - Euskal Herria   2004-01-10

Agintaldiko urratsik nabarmenenak honakoak izan dira: [...].  Berria - Gaiak   2006-01-26

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Agintaldi berrian, Afrika eta Asian zentro berriak irekitzeko asmoa agertu du.  Berria - Kultura   2004-06-13

Inorekin ondo eraman ezinda bete du bere agintaldi osoa Monterok.  Berria - Euskal Herria   2004-02-05

Baiezkoa lortuz gero, Jose Elorrietak bere azken agintaldiari ekingo dio.  Berria - Ekonomia   2004-11-04

PSOEren aurreko agintaldian Estatuko Segurtasun idazkari izandako Rafael Veraren indultuaren inguruan, Espainiako Gobernuari "legeak ezartzen dituen pausoak errespetatzeko" eta "presioak saihesteko" eskatu zion atzo Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-11

Haren bost urteko zorigaiztoko agintaldiaren adibide da teorian kontserbadoreengandik gertuago dauden Italiako gizarteko bi egitura horiek Silvio Berlusconirengandik baztertu izana.  Berria - Mundua   2006-04-06

3

"Estatu espainiarrean bizi garen euskal herritarrok agintaldi mota guztiak ezagutu ditugu, eta ondorioa garbia da: Estatu espainiarrarekin negozio oso txarra egin dugu euskaldunok, esparru guztietan", esan zuen Otegik.  Berria - Euskal Herria   2004-02-25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

agintaldi baterako (3); agintaldi honetan (3); agintaldi osoa (3); agintaldia amaitu (10); agintaldia amaitu aurretik (3); agintaldia amaitu zuenean (3); agintaldia amaitzean (3); agintaldia amaitzeko (4); agintaldia beteko (4); agintaldia bukatu (4); agintaldia hasi (4); agintaldia izango (6); agintaldia luzatzeko (3); agintaldian ere (6); agintaldian estatu (3); agintaldian zehar (4); agintaldiaren hasieran (3); agintaldiaren lehen (4); agintaldiko ehun (13); agintaldiko ehun eta (13); agintaldiko lehen (8); aurreko agintaldian (6); azken agintaldia (7); azken agintaldia izango (3); azken agintaldian (3); aznarren agintaldian (3); aznarren agintaldiaren (3); bere agintaldi (3); bere agintaldia (16); bere agintaldian (26); bere agintaldiaren (7); bere agintaldiari (5); bere agintaldiko (9); beste agintaldi (3); bi agintaldi (5); bigarren agintaldi (4); bigarren agintaldia (7); bigarren agintaldian (5); bigarren agintaldian ere (3); bigarren agintaldiko (5); bigarren agintaldiko lehen (4); bost urteko agintaldi (3); bost urteko agintaldia (4); bost urteko agintaldian (3); bushen agintaldian (3); datorren agintaldian (3); diktadorearen agintaldian (4); du agintaldia (3); eta agintaldia (4); hirugarren agintaldia (5); hirukoaren agintaldia (3); hurrengo agintaldian (3); husseinen agintaldian (4); monteroren agintaldian (3); monteroren agintaldiaren (3); ohiaren agintaldian (3); ppren agintaldian (4); presidente ohiaren agintaldian (3); presidentearen agintaldia (5); presidentearen agintaldian (5); psoeren aurreko agintaldian (3); saddam husseinen agintaldian (4); seleukotarren agintaldiko (13); seleukotarren agintaldiko ehun (13); urteko agintaldi (5); urteko agintaldia (10); urteko agintaldian (5); urteko agintaldiaren (3); zuen agintaldia (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus