Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Motel halakoa ez da ezertaz ohartzen, baina neure buruari galdezka hasten natzaio ea emakume gazte aginduzale eta buruargi hau ez ote den nire otoitzei emandako erantzuna. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 202. orr.
Eguzki Erregea esaten zioten, alde batera haurtzaroan bere ile horiagatik ezizen hori bera izan zuelako, eta, bestera, aginduzalea zelako eta besteen gainetik egotea gustuko zuelako. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 128. orr.
Ez zen ez aginduzale eta ez tiranoa. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 61. orr.
Esatea zuen orduan jendeak bera tiranoa zela, aginduzalea, menperatzailea, hala nahi bazuten; axola gutxi. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 61. orr.
-Apaiz jauna -esan zuen Pepponek kopetilun eta aginduzale-, deitu sakristauari eta dorrera igo dadila erlojua gelditzera. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 286. orr.