Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

agindupe
1 agindupe egon agindupean egon.

Eta are meatzari irainduagoa naiz agindupe ez nagoen neurrian, neure borondatez ari naizelako lugintzan nauzue zapaldu guztien haurride: linternero apala, libertatearen iturgina, sasikorik handiena naiz oraintxe.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 16. orr.

2 agindupean aginduaren mendean.

Feofar Khanek berrehun eta berrogeita hamar mila gizon zituen agindupean, bere soldaduak eta Kokand eta Kunduzeko khanerrietakoak kontaturik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 341. orr.

Horrek ez luke zertan akatsa izan, baina agindupean izan duen aktore sail bikaina ikusita (David Strathairn, Patricia Clarkson, Jeff Daniels, Robert Downey Jr., Ray Wise...) pena da Clooneyk haien lana gehiago baliatu ez izana.  Berria - Kultura   2006-02-15

Amiani tenientea naiz, eta laurogei preso dauzkat ene agindupean!  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 111. orr.

Miguel Arroiabe paramilitarren buruzagia hil dute, ustez bere agindupean zeudenek.  Berria - Mundua   2004-09-22

Berehala izendatu zuten bere nagusiek koru maisu Veneziak agindupean zuen uharte bateko monasterioko elizan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 77. orr.

Azaroaren 3an preseski, Moriones eta Primo de Riveraren agindupean, tropa liberalen elkarketa munstroa antolatu zen Sesman.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 189. orr.

Liburuaren abiapuntua Alarikoren agindupean 410ean godoek burututako Erromaren setioa eta harrapaketa izan zen.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 27. orr.

Irailaren erdialdera partitu ginen Nabarrenkoxetik, Montamateko baroiaren agindupean: mila lagun baino gehiago, pikari, arkabuzari eta baleztari.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 279. orr.

Beste batzuek, Merryren agindupean, bidean zehar herriaren sarrera eta irteeran barrikadak jartzen ziharduten.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 362. orr.

Judatarren gudarostea Aminadaben seme Nahxonen agindupean zihoan.  Elizen arteko biblia   Zen 10,14

Talde nagusiak, erdian, Keparen beraren agindupean, ahal diren puska guztiak garraiatuko ditu.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 16. orr.

Leude edo jaun baten basailuak kondearen agindupean joaten ziren gerrara, baldin eta erregearen etxeko eginbeharren batek leudeei berak joatea galarazten bazien.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 285. orr.

Errepublikaren aurka altxaturikoen agindupeko destruktorea, 1923an eraikia. Egun pare bakar batean 600 gerrillari bildu zituen berriro bere agindupean.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 239. orr.

Haien agindupean, 2000 gizonen tropa zegoen, baxenafartar eta gaskoi.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 44. orr.

Ertzaintzari dagokionez ere, badago zer hitz eginik, Espainiaren agindupean dagoen polizia hori indar errepresibo bezala desaktibatu ezean ez baitago bake egoera ziurtatzerik gure herrian.  Berria - Kirola   2004-12-16

Geure agindupean geneuzkan soldaduen kontua atera dugu eta ez zaigu inor ere falta.  Elizen arteko biblia   Zen 31,49

Beatrice gaztetxoa, ordea, arkume koitadua otsoaren aurrean bezala geratu zen etxean, bakarrik eta babesik gabe aita bihozgabe eta amorratuaren agindupean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 34. orr.

Zelularen azken batzarrean beren panfletoen zuzentasun gramatikalaz sekulako ika-mika piztu eta, eszisio arriskupean, aditu baten aburua biltzeko manatua zuen, egitekoa kosta ahala kosta konplitzeko agindupean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 188. orr.

Gu agindupean gaude, neurketak zientifikoen eskuetan ipini behar ditugu.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 123. orr.

Hasieratik partida agindupean hartu nahirik zelairatu zen Osasuna.  Berria - Kirola   2004-11-11

Belgikaren agindupean Konstituzioa osatzeko xedea bultzatzen da.  Berria - Euskal Herria   2004-05-26

Epailearen erabakia Gobernuaren agindupean dagoen Guardia Zibilaren txostenetan oinarritzen baita.  Berria - Euskal Herria   2004-10-24

Realak bi Liga irabazi zituen Ormaetxearen agindupean.  Berria - Kirola   2006-04-26

3 irud/hed

Diru-zirkulazioa egokitzea eta hura erregularki haztea proposatu zuen monetarismo pragmatikoak -banku zentral nagusien agindupean ordudanik-; diruaren hazkundeak eskaintza potentzialaren hazkundearekin batera joan behar zuen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 151. orr.

Gizakiak, alabaina, aldakorrak dira -bakanak baitira Arrazoiaren agindupean bizi direnak- eta, halere, gehienak bekaiztiak dira, eta Mendekuari emanagoak, urrikalmenduari baino.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 517. orr.

Durundi egiten dit oraindik belarrietan haien oin-hotsak, haien joan-etorrien hotsak obedientzia santuaren agindupean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 199. orr.

ADN zati horietariko bakoitzak kate polipeptidiko bat ekoizten du, eremu bati dagokiona: proteina-eredu bat, alegia, zeinaren hiru dimentsioko formaren eta karga elektrostatikoaren agindupean baitaude ezagutze- eta eragite-gaitasunak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 61. orr.

Ez da hori, inolaz ere, helburua, jolasa ez bailitzateke jolas izango asmo baten agindupean egongo balitz.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 250. orr.

Kako-okerren burmuin erraldoiak lanean zirauen eta, haren agindupean, belauniko jarri eta narrasean joan zen itsasontziaren bizkarretik, ahalik eta urrunen soinu hartatik.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 182. orr.

4 agindupeko aginduaren mendekoa.

Idazle frantsesaren lankide, ez, hobeki esan, agindupeko baten bitakora koaderno gisako batean irakur daitekeenez, Cabo Jubyn, mende hasiera hartan, mairuen beldur baino gehiago, monotoniaren, harearen eta eltxoen beldur izaten ziren.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 128. orr.

Errepublika gizakiena denean, familia ez da agindupeko menpekotasuna, itunpekoa baizik. Merkataritza-guneetan, beren agindupeko lurren erdian, osmanliarrek Espainia eta Portugaleko judu sefardita iheslarien komunitate zibilak ezarri zituzten.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 72. orr.

Buruzagi gorenaren agindupeko 27 batailoiek (Andetxaga bizkaitarrarenak, eta Mendiri eta Lizarraga nafartarrarenek), sekulako erasoa jasan ditek Moriones-en 26 batailoiengandik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 225. orr.

"Balzaren agindupeko inkontrolatuen jarrera ulertezina" salatu zuen Askatasunak atzo.  Berria - Euskal Herria   2006-04-01

Washingtonen agindupeko detentziogune sekretuak badaude Afganistan eta Pakistanen arteko mugaldean kokatua den Kohaten, Indiar Itsasoko Diego Garciako base militarrean, Jordaniako Al Jafr espetxean eta nazioarteko uretan dabiltzan hainbat itsasontzi militarretan.  Berria - Mundua   2004-06-19

Irakeko Gobernuaren agindupeko segurtasun indarren eta okupazio tropen aurkako erasoez gain, bahiketak ere egiten dituzte gerrillan diharduten taldeek.  Berria - Harian   2005-04-30

Hiriburua zuen agindupeko, gainerakoa aitoren semeen esku baitzen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 215. orr.

· Era horretako egitura hauteman daiteke, orobat, gene multzo batzuen agindupeko moduluz eraikia, hainbat espezieren enbrioi-garapenean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 110. orr.

Keparen agindupekoak, hogei minutu geroago.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 16. orr.

Tabako kontrabandoa zuzentzen zuena eta neu agindupeko neukana Mentxu huen, asteotako afera honetan ere neu libre uztea lortu duen pertsona bera.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 63. orr.

Gorde dezatela sinesmena bere agindupekoek, erregea biluzik dagoela ez dezatela ikus, horixe du-eta aginpidea ez galtzeko baldintza nagusia.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 49. orr.

4 agindupetik aginduaren mendetik.

Sortu gaituen Jaungoikoaren agindupetik bere burua urrundu eta espiritu gaiztoen zerbitzura jartzen dena zintzoa ote da, agian?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 378. orr.

Gobernuak ez du onartuko bere agindupetik kanpo egon daitekeen segurtasun indar paralelorik; herritarrek hautatutako gobernu bat gara eta ez norbaiten aginduz izendatutako agintea.  Berria - Mundua   2006-04-07

Clunytarren eraginez egin zen Coyanzako kontzilioa 1050ean, eta juxtu handik urte bete baino lehen, "Vizkaia et Durango"ko eliza guziak laikoen agindupetik askatzeko ("ingenuotzeko") dekretua zabaldu zuen Nafar Erregeak. Ez da kontzientziaren azpitik airatzen hegaldaka; kontzientziatik, kontsignapetik, agindupetik mintzo da ezinka.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 100. orr.

5 aginduzko izlag/izond

Lege sinkronikoa orokorra da, baina ez da aginduzko legea.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 125. orr.

Gizonek atzera egin zuten Gandalfen aginduzko tonuaren aurrean, galdera gehiagorik egin gabe.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 19. orr.

Berehala Sofiaren aginduzko oihu erabakigarria aditu zen gelan: [...].  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 108. orr.

Ganbaratik irteteko aginduzko keinua egin zidan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 272. orr.

"Alferrikako" elikagaiak, kostua jaitsaraziko luketenak, etc, desagerrarazten dira, prezioak ("lanpostuak", argudiatuko luke filantropo arribistak) atxikitzea agintzen baitu monopolio eta oligopolio eskergen aginduzko eskaera/eskaintza legeak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 18. orr.

Inguruabar aginduzko eta iragankorrek egin zituzten zuzenbide axiomak hark erro-errotik arbuiatzen zituen errakuntza eta makurrak.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 26. orr.

Herri bakoitzaren kultura "xxxx", "xxxx", "xxxx"ren gisakoa da: 'da', horrek Menéndez Pelayo-rentzat, konstatazioa baino gehiago, aginduzko 'izan behar du' esan gura baitu.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 42. orr.

Testamentuak, esan bezala, herriaren legea izanik, agindu baten indarrez egin behar ziren, eta zuzen eta aginduzko zeritzen hitzen bidez.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 184. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus