Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Abadesak astean behin behintzat deitu behar ditu bere ahizpak kapitulura. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1180. orr.
Abadesak eta bere ahizpek, berriz, inoren bekatuagatik haserretu eta asaldatzetik gorde behar dute, haserreak eta asaldurak karitatea eragozten baitie beraiei eta besteei. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1184. orr.
Senideek edo beste norbaitzuek ahizparen bati zerbait bidaltzen badiote, abadesak helarazi biezaio. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1183. orr.
Ez zaie zilegi ahizpei mintzalekuan edo sarean hitz egitea, abadesaren edo bere bikariaren baimenik gabe. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1180. orr.
Rainaldok, Jainkoaren errukiaz Ostia eta Velletriko gotzain denak, Kristorengan txit maitea dudan ama eta alaba Klara andreari, Asisko San Damiango abadesari eta bere ahizpei, oraingo nahiz gerokoei: osasuna eta aita-bedeinkazioa. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1175. orr.
Alditxo batez Bastiako Abadesen San Paulo monasterioan eta Asis ondoko Pantzoko Sant'Angelon egon ondoren, Klara eta lagunak San Damianen jartzen dira bizitzen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1211. orr.
Monasterioko abadesa agertu zenean, besarkada handi batekin hartu zuen erregina, baina esan zion: [...]. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 113. orr.
Ordukoan Trinitate komentuan luzaroan ibili ginen, Cervantes -bere alaba bertako abadesa izan zelako- itxura denez han baitago ehortzita, zehazki zein hilobitan gauza jakina ez den arren. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 91. orr.
Gure amak, giristino gisa karitatearekin zituen obligazinoek hartaraturik edo, jauregiaren zerbitzurat ipini zuen emazteki hura, Uraitzeko klaratarren abadesaren ahotik historia haren berri jakin ondoren. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 322. orr.
Anai Aingeru eta anai Leonek, ahal duten neurrian, eskatzen diote Benedikta andreari, Santa Klararen monasterioko dama pobreen abadesari, eta haren ondoren etorriko diren abadesa guztiei, aita santuaren oroitzapenez eta harenganako debozioagatik, gorde dezatela Santa Klararen monasterioan berak irakurtzeko hainbeste aldiz erabili zuen liburu hau. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1161. orr.
Aitortza egin bezate urtean hamabi aldiz gutxienez, abadesaren baimenaz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1179. orr.
Inozentzio gotzainak, Jainkoaren zerbitzarien zerbitzariak, Kristorengan alaba maite ditudan Klara abadesari eta Asisko San Damian monasterioan bizi diren beste ahizpa guztiei: osasuna eta bedeinkapen apostolikoa. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1175. orr.
Abadesaz janzteko eskatzen zion Danelek. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 11. orr.
Berehala agertu zen Ada, bere abadesa-janzki errauskolorean. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 31. orr.
1229 aldera Monticelliko monasteriora bidalia izan zen abadesa karguaz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 970. orr.
abadesa eta (6); abadesak edo (4); abadesak edo bere (3); abadesak eta (3); abadesak eta bere (3); eta abadesak (4)