Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Oso gutxitan garbitzen zituen eskuak osorik, hatzak busti baino ez zituen egiten, zauriak ingurukoei ez agertzearren. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 365. orr.
Larru arraseko ihardukiak nola ekidin asmatzen hasi nintzen: erabat atipikoa eta apatikoa, beti sinpatikoa egonez noski, sozietatean agertzearren zergatik ez nuen nik ere temesta hartuko? Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 184. orr.
Lainezek burua mugitu du ulertzen duela agertzearren. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 31. orr.
Atzera lehengo tokian eseri eta, erretxindua ez agertzearren hain zuzen ere, luzaroan jardun nintzaion neure lanbideari buruz. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 12. orr.
Frantziskok ez zion muzin egin eskaintzen zioten ohoreari, bere burua zeken ez agertzearren -bere gogoeta santuetan ere gogoan zuen kortesia-. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 282. orr.