Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
agertzear adlag agertzeko zorian.
Mezenasaren irudia desagertutzat jotzen nuen, baina hara non infernuko sukalde honetan, gure aingeru goardakoa agertzear dagoen. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 43. orr.
-Baina... Iristear gaude, mein führer... Amerikarren ehiza-hegazkinak agertzear egon daitezke. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 13. orr.
Hau dio Jaunak: "Errespetatu zuzenbidea, egin justizia, iristear baitago nire salbamena, agertzear nire garaipena". Elizen arteko biblia Is 56,1