Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

agertu, ager(tu), agertzen (ETCn 197.147 agerraldi) 1 ikusgai bihurtu, agerian, begi-bistan azaldu.

Zikin eta ergel sentitzen zen, hau da, kulpa agertu zen.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 34. orr.

Txirrina jo nuen, lagunak nire atzetik errenkadan jarri ziren eta hara non agertu zitzaigun bibote fineko gizaseme elegante bat, arratsalde on monsieur esanez, burua makurtuz.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 18. orr.

Eta beste gau txar batean, beste kate bat agertu zen, horrek ere "euskal telebista" hartzen zuena izentzat, baina erdaldunez betea oraingo hau.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 66. orr.

Bartolome Carranza bestalde ez zen agertu Alcalan 1515 urte arte eta ez zuten Azpilkuetarekin elkar ezagutu 1561ean baizik.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 15. orr.

Bat agertu zen, ostera, berna batean tirita horietako bat zuena.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 20. orr.

Bat-batean gizon bat agertu zen atari bateko itzaletatik, zorroa kendu zion eta korrika joan zen ihesi.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 37. orr.

Hara: aurreko astean ez bezala, astelehen buruzuri euritsu sortu berrixean aldaketa fisikoak agertu ziren berriz ere Brown jaunarengan, kanpoko aldaketak esan nahi da, anatomiari zegozkionak.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 67. orr.

Madrilgo telebista batean lanean hasitakoan agertu zen aldizkarietan.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 17. orr.

Une hartan emakume bat agertu zen hutsetik, berrogeitaka urtekoa.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 22. orr.

Aurreko mezuan bezala, oraingoan ere poetaren izena ageri da, baina horren azpian izen berri bat agertu zaio neskari: Ruben.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 16. orr.

Pixka batera, eskuan bospasei gutun zituela agertu zen atezaina sukaldean.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 12. orr.

Packertarrak agertu ziren une berean, neska gizonarengana jiratu zen, eta beraren kartoiko zenbaki bat seinalatu zion hatzaz.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 81. orr.

Azkenik, Aitor Arangureni ere azaldu nahi diogu geure esker ona, hasieratik gugan kon? antza osoa izan eta beti agertu delako edozertan laguntzeko prest.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 16. orr.

Turkiarrari agur esatekotan nengoenean, orduan Fürst zakurra agertu zen, protestaka lehengo egun batean ostiko bat jo niolako ahoan.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 60. orr.

Herminiori sorpresa bat ematea erabaki nuen eta inori esan gabe agertu nintzen etxean, gure etxean.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 18. orr.

Iluntasunetik beste zaldi batzuen irrintziek erantzun zioten, eta apatx-zarata gorrak ondoren; ustekabean hiru zaldizko agertu ziren ilargiaren argipeko espektro hegadunen antzera, eta mendebalderantz desagertu ziren.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 14. orr.

Beste moja bat agertu zen, oso gaztea, ate txiki batetik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 35. orr.

Alferrik duk ordainsari handi bat eskaintzea bila ari haizena agertu denean.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 28. orr.

Zer, agertu al da zer hori ostera gaueon?  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 23. orr.

Atso eta Tupinak beren gisako dantza edo katzaka egiten dute, baina azkenik, dantzari guziak agertu direnean.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 31. orr.

Beste bi argazki solte agertu dira oraindik.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 65. orr.

Urek jaitsi eta jaitsi jarraitu zuten hamargarren hila arte; hilaren lehen egunean mendigailurrak agertu ziren.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 28. orr.

Haren heriotzari buruzko dokumentu berriak agertu dira.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 25. orr.

Bihotz arrosa handi bi agertu ziren telebistan, eta bukatu zen amodio gaitzezko programa.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 11. orr.

Izan ere, bertan agertu zen lehen aldiz Peter Pan, horrela deituta behinik behin.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 8. orr.

Gau hartan Jauna agertu zitzaion ametsetan Gabaonen, eta esan zion: - Eskatu nahi duzuna, eta emanen dizut.  Elizen arteko biblia   1 Erg 3,5

Hodei artetik agertu zen, papar gainean gitarra jotzeko mugimendu hari zitalki berrekiten ziola.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 323. orr.

Berria herri urrunenetara ere ailegatu zen, eta haietatik ere agertu ziren zaldia ikustera.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 22. orr.

Handik pare bat egunera, desagertutako lekuan agertu zen berriro autoa, oso-osorik.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 141. orr.

Autotik bere kabuz ateratzea lortu zuen, besoak gora jasota, eta argazki hori agertu zen biharamunean egunkari guztietan: eskuak erre zitzaizkion gizarajoari; ez zuen beste ezer izan.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 18. orr.

Esaldia bukatu orduko agertu zen Orrondo, eta handik gutxira Paulo.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 17. orr.

Elurpe hartan elkarri begira geundela, ama agertu zen, zulo gaineko haitz batean harro, begiak nigan iltzatuta, hortzak erakusten zizkidan.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 42. orr.

Zoritxarrez, kontatzen ari naizen azken topaldi honetan ez zen Oñatiko inor agertu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 12. orr.

Amaordearen ama gerrarako zirudien kono itxurako txanoa jantzita agertu da, hegal eta guzti: luma bat zeraman aurrean alderik alde.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 29. orr.

Eta hori egin ondoren, doluminik sentituenak agertu eta Carlosek artega luzatzen zien eskua estutu zuten bertaraturiko guztiek.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 8. orr.

Harryk ongi aztertu zuen argazki mugikorra, eta irribarre zabal bat agertu zitzaion aurpegian, bederatzi Weasleytarrak berari sutsu agur egiten ikusi zituenean piramide handi baten aurrean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 12. orr.

Gero, ordea, olagarroa agertu zen bat-batean haren bizitzan, Jules Verneren txibia erraldoien antzera -estualdian jarriko baitzuten Nemo kapitainaren urpeko ontzi bikaina bera.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 12. orr.

Goizean, poliziak artean agertu gabe.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 104. orr.

Apustuak aipatzen dituen artikulu bat, baina ez dakit ze aletan agertu zen.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 13. orr.

Handik gutxira Sonia agertu, eta bere alboan eseri zen.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 27. orr.

Karmen agertu zen, kulerotan eta bularrak agerian, sukaldean.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 12. orr.

Handik pixka batera, erruduna beste norbait zela garbi adierazten zuten frogak agertu ziren, baina Dreyfus zigorturik jarraitu zuen, eta beste ofiziala errugabetzat jo zuten gerra kontseilu batean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 8. orr.

Halako batean gure ondora Siegfried jaunaren gorputz larria agertu zen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 138. orr.

Joxek kasu emanez laxatu du izter elkartuetan daukan pañuelo haundiaren korapiloa eta primaderako zizak agertu dira.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 27. orr.

Espiritu bat agertu eta hartaz jabetu izan balitz bezala.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 19. orr.

Albistearen inguruan agertu ziren aieruak ere, bide beretik, aldatuz joan ziren denboraldi hartan zehar.     «Kuskue tanden», 2004 - 8. orr.

Jeneralaren buru soildua leihatilan agertu zen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 111. orr.

Hor agertu zen coca-cola light bat latatik bertatik edaten zuen bitartean, zurbil.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 42. orr.

Zer eskubide zenuen nire aurrean agertu eta zure bihotza horrela biluzteko, erakusaldi ia inpudiko batean?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 14. orr.

Sotoko behitegian, ganbelapeko zokoan, abarka mutur bat agertu zitzaidan, gernugorotz lehortuz denborak urreztatua.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 95. orr.

Delako "yersinia pestis" baziloa agertu zen eta izugarrizko lazturak hartu zuen jendea.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 22. orr.

Zorigaitzez, azken urte hauetan, totila bat edaten zuen eta batzuetan, bi-hiru egunetaraino egoten zen lanera agertu gabe.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 28. orr.

Azkenean, pistola biak agertu dira zirritu ezkutu batean.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 19. orr.

Soldadu italiarren zenbait sekzio agertu ziren geroxeago kaian.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 34. orr.

Batzuetan konponbide on baten, ideia on baten itxurapean agertu ohi naiz.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 45. orr.

2 (adizlagunekin)

Bazkaltzeko garaian poz-pozik agertu omen nintzen; ondo bazkaldu omen nuen; eta, nire goiz zoragarri haren berri ematera, gelaraino joan omen nintzaion Groduduri.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 8. orr.

Historia honela hasi zen: nekazari baten gorpua odolusturik agertu zen orain dela gutxi eta hozkaden arrastoak zeuzkan lepoan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 47. orr.

Eta, lekuko berantiar agertu nintzelarik nire logelako leihora, goizean goizik gertatu berri zen triskantza hura ikustera, txantxangorri aita-amak ere hantxe zeuden begira, ni bezain aztoratu eta babesgabe.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 10. orr.

Eskuzabal agertu nahi zuen agian, besterik gabe.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 27. orr.

Egun batean aitortu nion tsarraren aurkako bide-lapur nomada bat nintzela, eta ilehoria nahiko pozik agertu zen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 80. orr.

Pont-Cardineteko geltokira laguntzeko prest agertu zen, eta han tren bat hartuko nuen zuzenean Saint-Lazarera eramango ninduena.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 57. orr.

Nahiz eta hasieran duda izpi bat izan zuen, pittin bat geroxeago garbi agertu zitzaion eztabaida hartan builaka ari ziren ahotsen artean bat Maddalenena zela.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 218. orr.

Eta iruditzen zaio halako samina duen inor ezin litekeena eder agertu argazkietan, samina itsusia delako, bizitza zatartzen duen egoera bat.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 22. orr.

Zer egin nezakeen? Bi irtenbide nituen: tinko agertu, gizona gelatik bota, nire gauzak hartu eta ez-dakit-nora joan, edo esana egin eta niretzat hainbeste erosotasun zuen etxe hartan bizitzen jarraitu.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 24. orr.

Enperadorea eskuzabal agertu zen: eskola-liburuetan esaten den moduan: "Kontuz ibiltzen ahal zara!  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 25. orr.

Afarian aurrera egin ahala, eskola kontuak aipagai, esker oneko agertu zen fraideekiko.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 34. orr.

Imanoli ez nion zuzenean galdetuko, ez nuelako bera baino ezjakinago agertu nahi.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 10. orr.

Geroago baratxe-baratxe agertu ziren zakurrak, ehunka mota.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 10. orr.

Argitsu eta atsegin agertu zen gela; ohe nahasiak eta burusi lurrera eroriak soilik salatzen zuten halako izu oraindik guztiz iraungi gabe bat.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 19. orr.

Zakarreria bera nahiago nukeen une hartan, melodramatiko agertu baino.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 14. orr.

Ez nuke esker txarreko agertu nahi zure begietara, baina neurriz kanpoko begirunea azaldu dizu bere azken egunetan.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 163. orr.

3 du ad erakutsi, azaldu.

Ez nuke hitzaurretxo hau amaitu nahi aspaldiko partez berriro irratian jarduteko aukera eman didatenei neure esker ona agertu gabe.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 14. orr.

-Ez ninan usteko... -agertu zuen Alaznek.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 39. orr.

Peruk bere arazoa agertu zion.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 20. orr.

Hots horien bitartez, hormari egunero aurrez aurre begiratu diotenen bizipenak agertu nahi ditu.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 16. orr.

Furio Colombo italiarrak kontatu du Fox-TV kateak nola agertu zuen Somaliara joandako soldadu estatubatuarren itzulera.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 23. orr.

Eta hara, inori bere asmorik agertu gabe, eta inork ikusteke, goiz batean eguna baino lehen, (uztaileko kiskali haietakoa zen) jantzi zituen bere arma guztiak, igo zen Rozinanteren gainera [...]  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 19. orr.

Bertsolaritza, orain arte, euskal herri-literaturaren azpisail moduan agertu izan dute ia beti aztertzaileek beren lanetan.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 15. orr.

Aste gutxi barru, eskerronezko parezerra agertu zuten gehienek: erantzun zuten 30 alkate eta 56 parrokotatik, bana izan ziren hain gustura ikusten ez zutenak: sakristau temoso samarren bat izango zuten alboan igual...  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 44. orr.

Xuxen asko diosku Descartes-ek berak agertu diola munduari bere metodoa.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 22. orr.

Gabik berehala agertu du burua beren sorbalden gainetik.     «Bizia lo», 2003 - 70. orr.

Baina zortzi idazle hauek, arestian esan bezala, gaur egungo euskal literaturaren kanonean sartzeko balioa dutela agertu nahi izan dut, literatur espazio pertsonala eta guztiz baliotsua sortu dutelako.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 11. orr.

Eta Jaunak anaiak eman zizkidanean, inork ez zidan erakutsi zer egin behar nuen, baizik eta Goi-goikoak berak agertu zidan Ebanjelio santuko moldearen arabera bizi behar nuela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 27. orr.

Izan ere, azentua soilik prosodiak baldintzatua denean, azentuaren kokalekuak ertzaldekotasunerako joera agertu ohi du.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 73. orr.

Kontrolgunean, Ségouinek lehiakide frantsesetako bati aurkeztu zion Jimmy, eta, Jimmyren konplimenduzko murmurio nahasiaren erantzun gisa, gidariaren aurpegi eguzki-kolorekoak hortz zuri distiratsu ilara bat agertu zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 64. orr.

-Mila esker, jaunak, nire aldera hain luzaro erakutsi duzuen interesagatik eta hortaz nireganako agertu duzuen estimuagatik!  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 15. orr.

4 ados agertu bat etorri.

Baina ados agertu ginen guztiok.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 214. orr.

Denak ala denak ere ados agertu ziren, eta lapurren lapurra topatu arte ez etsitzea erabaki zuten.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 103. orr.

Txirrindularia bera eta Liberty taldeko Manuel Saiz kirol zuzendaria, Galdeanoren gainbeheraren iturburuan ados agertu dira sarri.  Berria - Kirola   2004-11-19

EAJ-EA taldea ados agertu da Kortaren izendapenarekin; ez, ordea, Josep Ramonedarenarekin  Berria - Kultura   2004-09-28

-Nahi duzun bezala, nagusi jauna - erantzun zuen Selifanek, guztiarekin ados agertuz-, jipoitu behar banauzu, datorrela jipoia; ez dut ezer horren kontra.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 69. orr.

Baina, noski, Keynes ez da gisa honetako noizbehinkako eta, sarritan, guztiz alferrikako neurriekin ados agertzen, bereziki, eskaria efektiboan eragiten duten arrazoiak zeintzuk diren jakinda.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 117. orr.

-Zuk esan duzun bezala -ados agertu zen Heinrich, irriz eta mahai gainean balantzaka.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 174. orr.

Maria ados agertu zitzaion eta baiezko buru-keinu eta ahum isilez aldeztu zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 149. orr.

5 ager-gordeka adlag

Nik leku batean uste nuena, beti besteren batetik agertzen zitzaidan, belar tartetik lepoa luxatuz, ager gordeka: "Ai aluxa, hor al hintzenan, hor!".  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 153. orr.

Handik, amildegiaren beherenean, ibaia ager-gordeka bistatu dudanean.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 235. orr.

6 agertzeko agindu

Hilaren 25ean Euzkadi'ko Jaurlaritzak Baionan duen Ordezkaritzakoek eta horren prentsa eta informazio zerbitzuek, Euzkadi Buru Batzarrekoek eta ELA/STVren Nazio Batzordeko kideek, Robles Arangizek izan ezik, eskualdeko Gendarmeriera agertzeko agindua hartu dute.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 173. orr.

Azken horri pasaportea kendu eta hamabostero komisarian agertzeko agindua eman zioten.  Berria - Euskal Herria   2004-04-02

Egun arte eman duen elkarrizketa bakarrean esan duenez, argazkietan agertzeko agindua jaso zuen eta irudiok "helburu psikologikoekin» erabiltzeko egin zituzten, hau da, "presoak mintzarazteko».  Berria - Mundua   2004-07-13

Epailearen aurretik pasa gabe utzi beharko gintuzten libre baina, hori gure atxiloketaren bidegabekeria ozenki aitortzea litzatekeenez, fidantza txiki bat jarri eta baldintzapean askatu gintuzten, hamabostean behin gure herriko ertzain-etxean sinatzera agertzeko aginduarekin.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 96. orr.

7 agertzeko leku

Gutienez, oposiziokoak jakinean izanen dira eta beren ikusmoldearen agertzeko leku bat ukanen dute.  Herria   2004-01-01

Ez dugu hemen horien osoki agertzeko lekurik.  Herria   2004-12-23

8 otsoa agertu

Otsoa aipatu eta otsoa agertu.  Berria - Kirola   2004-11-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 11 aldiz agertzen direnak)

ados agertu (48); ados agertu zen (16); agertu ahal (18); agertu arren (39); agertu arte (38); agertu aurretik (24); agertu baino (34); agertu baino lehen (15); agertu baita (19); agertu baitira (16); agertu baitzen (27); agertu bazen (11); agertu behar (122); agertu behar du (13); agertu behar dute (11); agertu behar izan (13); agertu behar zuen (11); agertu beharko (44); agertu beharra (22); agertu berri (18); agertu bezain (21); agertu da (1059); agertu da eta (26); agertu dela (70); agertu delarik (11); agertu den (140); agertu dena (22); agertu denean (11); agertu die (11); agertu dio (25); agertu diote (33); agertu dira (579); agertu dira eta (19); agertu direla (57); agertu diren (96); agertu direnak (20); agertu ditu (45); agertu dituzte (39); agertu du (342); agertu duen (34); agertu duk (12); agertu dute (157); agertu duten (30); agertu ere (58); agertu eta (233); agertu ez (121); agertu ez arren (12); agertu gabe (59); agertu izan (97); agertu izan da (14); agertu izan dira (16); agertu izana (35); agertu izanak (21); agertu nahi (166); agertu nahi du (16); agertu nahi izan (37); agertu nintzen (30); agertu ohi (83); agertu ohi da (25); agertu ohi dira (11); agertu omen (26); agertu ondoren (35); agertu orduko (34); agertu zaigu (22); agertu zaio (16); agertu zait (29); agertu zaizkigu (11); agertu zara (12); agertu zela (70); agertu zelako (13); agertu zelarik (17); agertu zen (2612); agertu zen arte (24); agertu zen atzo (192); agertu zen bere (17); agertu zen berriro (18); agertu zen eta (61); agertu zen herenegun (11); agertu zen lehen (27); agertu zen orduan (18); agertu zena (16); agertu zenean (94); agertu zenetik (20); agertu zidan (20); agertu zien (38); agertu zieten (11); agertu zion (110); agertu zioten (26); agertu zirela (37); agertu ziren (1013); agertu ziren atzo (80); agertu ziren eta (22); agertu zirenean (27); agertu zituen (51); agertu zituzten (18); agertu zitzaidan (61); agertu zitzaien (53); agertu zitzaigun (34); agertu zitzaion (234); agertu zitzaion eta (13); agertu zitzaionean (12); agertu zitzaizkien (13); agertu zitzaizkion (36); agertu zizkion (11); agertu zuela (11); agertu zuen (614); agertu zuen atzo (54); agertu zuenez (29); agertu zuten (166); agertu zuten atzo (24)

aingerua agertu (13); alde agertu (459); alde agertu da (71); alde agertu dira (55); alde agertu zen (169); alde agertu ziren (63); aldeko agertu (30); aldeko agertu zen (18); aldeko jarrera agertu (11); aldiz agertu (16); argi agertu (14); arte agertu (13); asko agertu (28); asmoa agertu (247); asmoa agertu du (60); asmoa agertu dute (24); asmoa agertu zuen (78); asmoa agertu zuten (25); atean agertu (17); atxikimendua agertu (18); atzo agertu (12); aurka agertu (201); aurka agertu da (36); aurka agertu dira (29); aurka agertu zen (54); aurka agertu ziren (34); aurrean agertu (100); aurrean agertu zen (24); aurrera agertu (19); babesa agertu (56); baikor agertu (110); baikor agertu da (23); baikor agertu zen (57); bakarrik agertu (14); bat agertu (487); bat agertu da (83); bat agertu eta (13); bat agertu zen (224); bat agertu zitzaidan (11); bat agertu zitzaion (32); bat batean agertu (17); bat ere agertu (15); batean agertu (73); batean agertu zen (18); batekin agertu (25); batekin agertu zen (11); batera agertu (21); batzu agertu (13); batzuk agertu (46); batzuk agertu ziren (21); beharra agertu (13); bera agertu (45); bera agertu zuen (13); berak agertu (12); berehala agertu (45); berehala agertu zen (19); berehala agertu ziren (14); berri bat agertu (24); berria agertu (12); berriak agertu (23); berriak agertu dira (12); berriro agertu (47); berriro agertu zen (13); berriz agertu (53); bertan agertu (15); beti agertu (20); bezala agertu (41); biltzeko asmoa agertu (11); borondatea agertu (60); borondatea agertu zuen (17); burua agertu (23); buruan agertu (11); da agertu (47); dela agertu (26); dela agertu zuen (13); desadostasuna agertu (16); dira agertu (25); direla agertu (14); doluminak agertu (11); du agertu (13); duela agertu (21); dutela agertu (18)

egitearen alde agertu (25); egiteko asmoa agertu (25); egiteko prest agertu (50); elkartasuna agertu (44); elkartasuna agertu zien (14); emateko prest agertu (33); ere agertu (193); ere agertu da (17); ere agertu dira (11); ere agertu zen (34); ere agertu ziren (23); ere pozik agertu (12); esperantza agertu (25); esperantza agertu zuen (17); eta agertu (37); eta babesa agertu (11); eta garbi agertu (12); eta han agertu (17); eta kezka agertu (13); eta pozik agertu (13); ez agertu (22); ez da agertu (34); ez dira agertu (16); ez zen agertu (71); ez ziren agertu (18); ezkor agertu (14); gabe agertu (26); gainean agertu (11); gaitza agertu (21); garbi agertu (17); gehiago agertu (39); gisa agertu (47); gisa agertu nahi (11); gizon agertu (11); gizon bat agertu (21); gogoa agertu (13); gorpuak agertu (11); gustura agertu (53); gustura agertu zen (28); gustura agertu ziren (14); hala agertu (18); han agertu (72); han agertu zen (33); han agertu ziren (11); handi bat agertu (14); handia agertu (25); hantxe agertu (22); hara agertu (11); harrituta agertu (25); harrituta agertu zen (17); harro agertu (18); hartan agertu (12); haserre agertu (43); haserre agertu zen (23); hau agertu (11); hegaztiak agertu (15); hilda agertu (44); hilda agertu zen (13); hilda agertu ziren (11); hilik agertu (40); hilik agertu zen (16); honetan agertu (11); hor agertu (23); hori agertu (28); horrela agertu (12); horren alde agertu (13); horren kontra agertu (13); hura agertu (11)

inoiz agertu (19); inor agertu (14); interesa agertu (24); iritzi bera agertu (14); iritzia agertu (22); irudia agertu (14); itxaropena agertu (49); itxaropena agertu zuen (35); itxaropentsu agertu (59); itxaropentsu agertu da (16); itxaropentsu agertu zen (29); jantzita agertu (17); jarraitzeko asmoa agertu (16); jarrera agertu (30); jauna agertu (22); jauna agertu zitzaion (12); jaunak agertu (14); kexa agertu (14); kexu agertu (45); kexu agertu zen (14); kezka agertu (116); kezka agertu du (25); kezka agertu dute (16); kezka agertu zuen (40); kezka agertu zuten (11); kezkatua agertu (11); kezkaturik agertu (23); kezkatuta agertu (124); kezkatuta agertu da (30); kezkatuta agertu dira (18); kezkatuta agertu zen (63); kezkatuta agertu ziren (11); konpromisoa agertu (39); konpromisoa agertu zuen (11); kontent agertu (14); kontra agertu (161); kontra agertu da (34); kontra agertu dira (22); kontra agertu zen (41); kontra agertu ziren (32); kritiko agertu (42); kritiko agertu da (12); kritiko agertu zen (16); kutsatuak agertu (12); laguntzeko prest agertu (17); laster agertu (22); nahia agertu (31); nahia agertu zuen (17); negoziatzeko prest agertu (14); nola agertu (21); non agertu (16); ona agertu (19); onartzeko prest agertu (17); ondoan agertu (19); orduan agertu (29); orduan agertu zen (18); oso kezkatuta agertu (14); oso kritiko agertu (17); oso pozik agertu (17); osoa agertu (29); polizia agertu (16); poza agertu (30); poza agertu zuen (14); pozik agertu (265); pozik agertu da (55); pozik agertu dira (14); pozik agertu zen (154); pozik agertu ziren (34); prest agertu (371); prest agertu da (93); prest agertu dira (42); prest agertu zen (148); prest agertu ziren (40); prestutasuna agertu (14); sendo agertu (18); sostengua agertu (26); urtean agertu (11); uzkur agertu (15); uzteko prest agertu (12); zalantzak agertu (20); zela agertu (22); zen agertu (75); ziren agertu (22); ziur agertu (23); ziur agertu zen (20); zuela agertu (21); zuen agertu (14); zuhur agertu (16)

agertua da (12); agertua zen (21); agertuak dira (12); agertuko balitz (17); agertuko da (185); agertuko dela (21); agertuko den (37); agertuko dira (129); agertuko direla (16); agertuko diren (21); agertuko dituzte (13); agertuko du (23); agertuko dute (15); agertuko ez (18); agertuko ote (13); agertuko zain (25); agertuko zela (29); agertuko zen (38); agertuko ziren (12); agertutako jarrera (14); agertuz eta (16); agertuz gero (31); alde agertuko (16); bat agertuko (32); berriro agertuko (11); berriz agertuko (14); da agertuko (11); ere agertuko (23); gehiago agertuko (13); gisa agertuko (12); han agertuko (11); hor agertuko (14); noiz agertuko (57); noiz agertuko zain (24)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus