Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kaletik taxien abarrotsa eta tranbien kirrinka zetozen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 269. orr.
"Lurraldetasunak eguneroko lan politikoa eskatzen du, ez bakarrik abarrotsa eta aldarrikapen arranditsuak", adierazi zuen Patxi Zabaletak hitzaldian. Berria - Euskal Herria 2004-02-26
Segidan, hotsak eta abarrotsak entzun ziren ostatu barrenean. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 280. orr.
Ur-jauzi burrunbatsuaren abarrotsak berriz bete-betean hartu ninduen, gorgarria zen. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 17. orr.
-Niri berdin zait, kontua jatea da -esan zuen mutil juduak, plateren abarrotsari eta sutegiko zalapartari zein borborrari bere ahotsa gailenaraziz. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 72. orr.
Burua, ordea, ez zuen argi, eta pubeko argitasun eta abarrotsera joaten zitzaion gogoa.Sehiek obeditu zidaten: baina abarrotsa handia zen haien artean; haserre bizian ziren norbait ausartu izanaz beren etxekoandre bertutetsuari makurrik egitera. horrek aparta beza gugandik urrun patu gidaria eta errealitateak barik arrazoiak berak konbentzi zaitzala dena bentzuturik honda daitekeela, abarrots lazgarrian. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 131. orr.
Ezproi-abarrots artean alde egiten zuten urratsen kraskatekoa entzun zen. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 69. orr.
Bat-bateko isiltasunak abarrots egin zuen Ximurraren "larrutegian". Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 358. orr.