Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

agerkunde 1 iz Jainkoak naturaz gaindiko bidez gizakiei ezkutuko egiak ezagutaraztea; egia horiek berak.

KRISTO GURE JAUNAREN BERPIZTEA ETA LEHENENGO AGERKUNDEA.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 175. orr.

Razionalismoaren aurka altxatu zen, eta Jainkoaren agerkundea ere bere lekuan jarri zuen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 260. orr.

Santo Tomas sinesgaitzak, aurreko agerkundean ez baitzegoen beste lagunekin, esaten du: "Ikusten ez badut, ez dut sinetsiko". lehentxeago ikaraz eta beldurrez betea zegoen tenplua, Jaun ahalguztidunaren agerkundearen ondoren, bozkarioz eta alaitasunez bete zen.Gauzak horrela, uler daiteke zergatik Erdi Aroan filosofatzen dutenek behintzat irekita egon behar duten Kristautasunak sinesten duen Jainkoaren goi-agerkundeari, horrek Jesukristorengan bere betekizuna lortu duelakoan.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 179. orr.

· Lehenbizi asmatu eta bataiatu, eta gero badirela sinesten duenaren begiak aurkitu eta ezagutu egiten ditu, eta hori dena ganbarako burmuinak bixigarriren batekin argitu edo mozkortu gabe gainera, gizon serioen lantegia baita hori, eta ez Ama Birjinaren agerkundeak bezalakoa, edo, hobeki esanda, Ama Birjinaren agerkundeak bezalakoxea da, baina eguneraturik, egunekoturik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 65. orr.

Horregatik igortzen dizkigu Jaungoikoak bere agerkundeak, gure desterruko premiak asetzeko; ohartarazi nahi baitigu hemen ez dagoela bila gabiltzan hori; jatorrizko abiapuntura itzuli behar dugula horien bila; gauza horiek ez baikenituzke hemen bilatuko handik ez bagentoz.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 297. orr.

Ez zen han gertatu ez agerkunde mistikorik, ez goialdeetako estasirik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 183. orr.

· Ni, ordea, agerkunde bat izan banu bezala nengoen, ez nintzen gogoratu ere egiten lagunekin geldituta nengoela zinera joateko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 39. orr.

2 irud/hed.

Arraza espainolaren arimaren agerkunde jator eta modernoa, h[au] d[a], izpirituarena, Cervantes da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 154. orr.

Gardentasunean oinarritzen den estilo "klasikoaren" sorrera, eta baita zinema ahostunaren agerkundea, kolorezkoarena, pantaila zabalarena ere hartzen dituen historia horren kariaz sailka dezakete hirurogeita hamarreko hamarraldiaren hasierako kritikari horiek zinema "ideologia burgesaren erabateko morroi" gisa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 175. orr.

Han gertatzen zen guztiari antzematen zion azkenean, leihoan isilik sortzen ziren beso eta buru haien bat-bateko agerkundeei esker.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 363. orr.

3 goi agerkunde

Kristautasunak sinesten duen Jainkoaren goi-agerkundeari. Horretarako erabili izan den filosofiak hasieratik toki bat gordetzen dio goiagerkundeari eta horrek gizakiarengan sorrarazten duen fedearen erantzunari.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 69. orr.

Kant du gogoan, baina polemikoagoa da "goi-agerkundeari zor fedea", bera berriz, "agerkunde filosofikoa" deritzanaren alde ageri da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 267. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus