Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gure Almanaka, Baionako agerkaritik ateraia. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 165. orr.
Hola zuten "Aintzina" agerkaria moldatu; denbora hartakoak ditugu Mixel Labeguerie, Piarres Charritton, Ernest Bidegain eta besterik. Iker taldeak aurkeztu dauku Lapurdum agerkariaren 9. zenbakia. Herria 2001-10-18
Mitxelenak berak idatzi zuen Euskera agerkarian (1978), Xenpelar bertsolariak ere lagunarteko dut, zen, zabillen adizki nafarren ordez, det, zan, zebillen giputzak erabiltzen zituela bertsotan ziharduenean, hau da, hizkera jasoan mintzo zenean. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 59. orr.
Teoria oralistari oro har darion biblia-kutsu horretaz gainera, gogoan har bedi ahozko literaturaren molde askotako agerkariak ikertzeko erabili dela, eta maiz askitan ez dela agerkari horietako bakoitzaren izaera berezia gogoan hartu. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 159. orr.
Herri literaturaren kutxan sartzen diren genero eta agerkarien artean denetik dago. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 16. orr.
Eskuetan Voici Paris eta Nous Aussi agerkarien ale batzuk zeuzkala azaldu zen, eta Yvanen eta bion argazkiak, lehen planoan eginak guztiak, pantailaratu zituzten. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 113. orr.
Nahi genituzke ixtorio horietarik zenbait agertu hemen, "Cuadernos de etnología de Navarra" agerkaritik hartuak. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 164. orr.
Jean Paul Loubes idazleburuak erran duenaz, agerkari hau hizkuntz guttitueri ere idekia da, horietan euskarari. Herria 2003-12-04
Gaztea zarenean jeloskeria izaten da maiz amodioaren lehen agerkaria. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 89. orr.
Ezohiko agerkari hau, desgaraian eta bakardade hartan, bera aski zen Santxoren barrena izu-izu jartzeko, eta baita bere nagusiarena ere; izutuko zen beharbada Don Kijote, baina Santxo erabat jauzia zegoen bere kemen eta guzti. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 60. orr.
Haien basakeria, harrotasuna, portaera, izaera gartsua, lasaitasuna, gorputzaren diziplina, beren mugimenduei buruzko kontzientzia, haien jolasak eta begien etengabeko distira, den-dena antzinako nobletasunaren agerkari duk haiengan, arbasoen nobletasunaren antzekoa, gizakia, hasierako kaosean, kreazioan zuen lekuaz jabetu zen garaikoa. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 134. orr.
Zale duzu guztiz eldarnioa halako agerkari mamigabeak irudikarazten. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 154. orr.
Bennettek zuen sindromearen beste agerkari bat -oso bestelakoa, bat-bateko ukitu-behar inpultsibo eta konpultsiboaren aldean- honako bitxikeria hau da: bere inguruan oinaz geldiro eta ia sentsualki zapaltzen zuen lurra, marra biribil bat markatzeko. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 97. orr.
Enperadorearen adeitasun-agerkari berezi bat zen guardia hungariarraren emazte frantsesarekin txantxetan aritzea. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 26. orr.
Ez nuke bukatu nahi, naturaltasun guztiarekin norbere sena (jeneralean norbere kontzientzia edo kultura besterik izaten ez dena) sen moral zuzen eta jatortzat hartzea, tradizio "ilustratu" enetzat oso sasi-ilustratu bateko agerkari susmagarria iruditzen zaidala, gehitu gabe. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 28. orr.
agerkari bat (3); agerkari digitalak (3); beste agerkari (4); eta agerkariak (3); euskera agerkarian (7)