Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ageriki adlag era agerian, agerian.

Adolphe Pictet-ek [...] nahiz ageriki onartu bazegoela herri primitibo bere hizkuntzaz hitz egiten zuena, halere etsi-etsia dago sanskritora jo beharra dagoela, lehenik eta behin, hizkuntza argibide bila.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 264. orr.

Uste dut Weinberg-ek aditzera eman nahi zidala bere amak nahiago zituela emakumeak gizonak baino, eta Weimar-ko Errepublikaren urte nahasietan nahiko ageriki eta nabarmenkeriaz erakutsi izango zuela zaletasun hori.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 16. orr.

Lan gogorrak ziren, abstrakzio ageriki arrazionalak, eta ez batere saltzen ziren ez aipamen positiborik eragiten zuten.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 52. orr.

Nola ez baitit jakin gabe utzi zuk ere baduzula haren zorigaitz guztien berri, ageriki mintza ahal natzaizu haren egoera tristeaz.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 475. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus