Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ageri 1 izond begian bistan dagoena, ezkutua ez dena.

Lehentxeago dastatu zuen gozotasunak eragiten zion nolabait horretara; sarri izaten zuen haren bisita, eta plaza eta toki agerietan aurkitzen zelarik ere, otoitzera bultzatzen zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 497. orr.

Gutienekoa zen haren poz ageria, albistea ematean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 245. orr.

Burla-haizea, haien injenuidade mugagabeagatik, alaitasun apika itxurazko baina beti ageriagatik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 40. orr.

Txokoren grina ageriak taldea nahasi zuen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 31. orr.

Sinesmenak, eginbide eta funtzioak bide ageria idekitzen dizute.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 33. orr.

Bitartean, nire atzean, eta segur aski ispiluaren aurrean, nire bihotzeko idoloa kantuz ari zen, marmarian, txioka, modako ahaireak txistuka haizatzen, arinak eta pikaroak, eta haren kantu, marmari, txio, txistu hartan burla nota klaroa zegoen, burla ageria!  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 94. orr.

Makur ari gaituk, hain maiestatetsua izaki halako bortxa ageria erakutsiz, zeren zaurtezina baita bera airearen pare, eta gure ukaldi alferrok irribide gaizto.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 29. orr.

Historiaren bi mailen eskema honek, eta batez ere gertakarizko historia ageriaren inesentzialtasunak, aise erreparatzen da, historiaren teologiarekin legez, historiaren filosofia krausistarekin ere antz handitxoa du -hori idealista da-, Giner de los Ríosekin bereziki.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 91. orr.

2 (adizlagun gisa)

-Zer? -eraztunarena ez zitzaidan gustatu, ageriegi uzten baitzuen zuri oparitutakoa ez zeneramala jantzirik; aipatu izan ez bazenu sikiera, baina ez, zure ezintasunean ez zitzaizun besterik otu.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 126. orr.

Eta zenbat eta gorputz-atal bat gorago eta ageriago egon, zenbat eta ederragoa eta bikainagoa izan, orduan eta itsusiagoa gertatzen dela hartan ikusten den lohidura, etab.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1160. orr.

3 ageri denez adlag antza denez, agidanez.

Ageri denez, bigarren aldia arte, kontuan hartu ziren ahoskatzean gertatutako aldaketak; hortaz, historiako etapa bati grafiako etapa bat dagokio.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 55. orr.

Bertan ageri denez, mundu industrializatuaren baitan, alde batetik, eta Asiaren eta herrialde industrializatuen artean, bestetik, bizitzamailek berdintzera jotzen dute, baina ez da gauza bera gertatzen garapen-bideko beste eskualdeetan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 137. orr.

Ageri denez, hemen Karlos Setimo bilobak, Carlos V bere aitonaren hizkera elezuri eztitsu bera hartzen zuen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 159. orr.

Lekua Hoesdheara parke zoragarria, antzina, ageri denez, belodromoa izandako lekuan dago.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 130. orr.

Loa eta gaua, bistan da, batera datozela, eta ageri denez, Txomin ere gautar izaki.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 48. orr.

Ageri denez, EAJk beste jarrera bat izan balu oso bestelako emaitzak ikusiko ziratekeen.  Berria - Harian   2005-02-22

4 ageri izan1 da ad ikusgai egon, begi bistan egon.

Izan al da juduak baino herri hilketa zaleagorik? Forma guztietan ageri da haren historiako edozein orrialdetan..  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 261. orr.

Familiaren alde argiak eta ilunak zure obran ageri direla esango zenuke?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 286. orr.

Eta munduko entziklopedia guztietan, biografia guztietan eta zientzia-liburu guztietan ilea harrotuta ageri zen Van't Hoff.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 216. orr.

Zerbitzarien artean eder ageri zen Nausikaa, bere beso zuriekin.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 28. orr.

Leihoa ireki zuen; horma zabala zen eta, leiho barrenean gorputza luzatuz, orain bere bistapean ageri zen, ezpainetan zigarro okertua zerabilen Gastoni:  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 150. orr.

Nik segidan ezetz, baina ageri zatekeen ez nuela lorik egin edo behar zena jan.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 115. orr.

Beste argazki batean, emakumeek kantatu zituzten koplak ageri ziren, bere tatxoi eta guzti, betiko kuadrikuladun orrian, seguraski Bic laranjaz idatzirik.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 104. orr.

Nerea eta Sebas ageri ziren, etxeko ezkaratzean; plano motzean eta mugiturik Nerea, eta atzeko planoan, hamaka batean etzanda, Sebas, zigarroa erretzen.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 102. orr.

Gizarte onean arrakasta izateko aukera garbiak ageri ditun hire soslaian.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 148. orr.

Ederra ageri zen Donostia egun hartan, Paris txikia.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 73. orr.

Amaierarik ez duen zelaia begiratuko duzu ea aita ageri den, eta puntu bat ikusiko duzu han urrun.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 363. orr.

Eman zioten txostenean, bi orri idatzi eta argazki batez osatua nolabait esateko, zendua eta haren lankiderik hurbilenak ageri ziren.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 153. orr.

Horko kontagai batzuk beste kultura batzuetan ere ageri direnak dira.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 101. orr.

Ikuspegi nazional ezaz gainera, beste euskaldunenganako begirune txikia ere ageri da jarrera horretan.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 102. orr.

Horma zuri pintatu berrian pintada hauxe ageri zen, sarrera ondo-ondoan:  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 79. orr.

Liburu erdian, berriz, orrialdetatik kanpora bere muturra erakutsiz, paper bat ageri zen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 87. orr.

Lehen bezain gazte eta eder ageri zen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 88. orr.

Ez dituzte erabat etengo lanarekin dituzten harremanak, etxetik egingo dutelako ahal dutena; eta, lanerako itzulera ziurtatua ez izan arren (ziurtasun hori inork ez du inon), nahikoa seguru ageri dira beren egoeraz.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 81. orr.

Tauler fidagaitz ageri da "Parisko maisu handi"-ekiko "liburu handitan" irakurri arren "bizitzaren liburuaz ezer ez dakitenekiko" (78.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 7. orr.

Ilehoriak Veronica Laken eta Alan Ladden film bat ikustera eraman ninduen behin; filmean gangster asko ageri ziren pistolekin destatuz eraso egiten zutenak.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 83. orr.

5 ageri izan2 da ad garbi egon, ezagun izan.

Ageri da bestalde lagun horiek ez dutela bihotzeko daldara minberarik sekula sufritzen!  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 187. orr.

Ageri zen, irakurri nahi zuela baina ez zela ausartzen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 67. orr.

Jende bihotzgogorrak zaintzen zituela ageri zen.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 94. orr.

Gizon argia zela ageri da bere bertsoetatik, bai eta ere laneko gozamenetik.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 49. orr.

Aberei ere pentsutzat baba larria ematen zitzaien askotan, eta halakoen pare jo ohi zen, ageri denez, baba jaten zuen jendaje behartsua.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 59. orr.

Ageri zen, hobeki erran usmatzen zen, itsasargi gordean ez zegoela zaintzailerik.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 130. orr.

Aipatu hitzetarik ageri da bazutela hortakotz arrazoina frango.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 220. orr.

Loa eta gaua, bistan da, batera datozela, eta ageri denez, Txomin ere gautar izaki.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 48. orr.

-Ageri duk Nafarroako erregeen odola dabilela hire zainetan -erran zidan egun batean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 101. orr.

6 ageri izan3 du ad ikusgai izan, erakutsi; ezagun izan.

Lelo hori erabili zuen Ezker Batuak orain arteko ekitaldirik deigarriena egiteko eta bai etorkinek bai bertokoek aldarria barneratu zutenaren itxura ageri zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-03-05

Etxeberri aitzineko zuhaitzpean, zurezko habe koloreztatuan itsatsi du Schoenbergerek goizaburu zehargia horrek barnean ageri dituela telebixta zahar baten erraiak...  Herria   2003-08-07

Vinyoli kataluniarrak dio poeta baten hitzenganako interesa ez dela hitz horiek ageri duten esanahiak sortua, ezkutuan gorderik duten zeraren zera definiezinak eragina baino.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 48. orr.

Oinazea ere ageri zuen zimurrez jositako aurpegi hark, baina oinaze gehienak ez bezala, amonaren oinazea goxoa zen, irekia, zuhurra, eztia ia zera bezala... Zer bezala?     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 14. orr.

Gerrian pistola handia ageri zuela, sonbrerua belarrietaraino, bibote gorriko polizia arrunt lodi batek eskuarekin aurrera keinua egiten zuen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 82. orr.

Katuak, gorputzaren inarrosiaz, bizirik dagoela ageri du, baina ez du mugitzeko ahaleginik egin.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 106. orr.

Begitarte beldurgarria ageri zuen, gorrotoak marraztua.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 162. orr.

Testuak ageri zuen ordenamenduagatik, poema bat.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 106. orr.

Ez zuen pentsatzen bera ere epaitzen ari zirela eta bera ere urkatu egingo zutela; axolagabetasun sakona ageri zuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 28. orr.

Urrezkoak ziren hagin haietako bi, atzamar potoloetan distiratsu ageri zituen bi eraztunen modukoak.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 21. orr.

Elgeta oso gustura zegoen Epelarreko ikasleak ageri zuen trebetasuna ikusita.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 27. orr.

Aurpegia lasai ageri du egunsentiaren eguzki argitan.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 111. orr.

Zelak mailu txiki batzuk ageri zituen bi aldeetan, larru gorrixkan itxuratuak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 131. orr.

7 gorde-agerika adlag gordetzen eta agertzen.

Egunsentia leihoaz bestaldean, baso esnatzen hasia, milaka txoriren kantu ozenak, zirrimarra argitsu baten antzera ihi mehen artean gorde-agerika doan errekatxo dizdizaria, bainatzera inguraturiko ume biluziz beterik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 275. orr.

8 gorde-agerka adlag

Hitz jolasguratuak elkarrekin gertatzen dira jendeen aho-mihitan, elkar igurzten dute, adiskidetuz eta haserretuz orobat, gorde-agerka betiere, elkarretaratuz eta elkarretarik partituz etengabe, badoaz eta badatoz.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 290. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 7 aldiz agertzen direnak)

ageri agerian (71); ageri agerikoa (9); ageri bada (9); ageri baita (36); ageri baitira (12); ageri baitzen (23); ageri baitziren (14); ageri bat (29); ageri bat zabaldu (7); ageri batean (18); ageri baten (15); ageri baten bidez (12); ageri da (831); ageri da bere (8); ageri da bertan (11); ageri da ez (7); ageri da hor (7); ageri dela (34); ageri den (236); ageri den bezala (10); ageri dena (27); ageri denez (48); ageri dira (461); ageri direla (22); ageri direlako (7); ageri diren (155); ageri direnak (23); ageri direnean (7); ageri ditu (7); ageri du (30); ageri duen (13); ageri duk (9); ageri dute (15); ageri duten (9); ageri ere (7); ageri eta (22); ageri ez (90); ageri ez den (11); ageri ez diren (11); ageri izan (10); ageri ohi (24); ageri ohi da (11); ageri omen (20); ageri omen da (7); ageri zaigu (41); ageri zaigun (7); ageri zaio (15); ageri zaion (7); ageri zaizkigu (19); ageri zela (20); ageri zen (726); ageri zen bere (8); ageri zen eta (9); ageri zena (18); ageri zirela (12); ageri ziren (482); ageri ziren han (9); ageri zituela (8); ageri zituen (42); ageri zituzten (8); ageri zitzaidan (8); ageri zitzaion (27); ageri zitzaizkion (14); ageri zuela (11); ageri zuen (101); ageri zuena (14); ageri zuten (29); alde ageri (7); argazkiak ageri (7); argazkian ageri (14); argazkietan ageri (7); argi ageri (47); argi ageri da (29); argiago ageri (7); arrastoak ageri (8); artean ageri (19); asko ageri (13); askotan ageri (8); azalean ageri (8); baikor ageri (16); baikor ageri da (8); baita ageri (7); bakarra ageri (8); bakarrik ageri (14); bat ageri (260); bat ageri da (91); bat ageri zen (110); bat ageri zuen (14); bat ere ageri (10); batean ageri (27); batzuetan ageri (9); batzuk ageri (46); batzuk ageri dira (12); batzuk ageri ziren (21); beltzak ageri (12); beltzak ageri ziren (9); bera ageri (17); bertan ageri (17); besterik ageri (7); betea ageri (7); beterik ageri (9); beti ageri (14); bezala ageri (25); bi ageri (7); biluzik ageri (12); da ageri (80); da inon ageri (11); dela ageri (13); dira ageri (24); distiratsu ageri (10); eder ageri (7); emakume bat ageri (9); ere ageri (101); ere ageri da (24); ere ageri dira (20); ere ageri zen (10); ere ageri ziren (7); eta ageri (16); eta garbi ageri (9); ez ageri (25); ez da ageri (74); ez dela ageri (9); ez dira ageri (18); ez zela ageri (10); ez zen ageri (65); ez ziren ageri (14); ez zuen ageri (9); gabe ageri (9); gainean ageri (9); gainetik ageri (7); garbi ageri (27); garbi ageri da (12); gehiago ageri (22); gisa ageri (20); gorri ageri (11); gutxi ageri (7); guztiak ageri (9); guztietan ageri (19); hala ageri (10); han ageri (26); han ageri zen (10); handi bat ageri (7); hantxe ageri (13); hartan ageri (8); hemen ageri (11); hitza ageri (7); honetan ageri (13); hor ageri (37); hor ageri da (21); hori ageri (16); horretan ageri (13); hortarik ageri (9); hortarik ageri da (7); hortik ageri (13); hortik ageri da (9); hutsik ageri (12); inon ageri (49); inondik ageri (19); inor ageri (20); irudiak ageri (7); itxaropentsu ageri (10); izena ageri (16); izenak ageri (7); jantzita ageri (7); lasai ageri (8); liburuan ageri (18); lotua ageri (7); loturik ageri (14); maiz ageri (21); maiz ageri da (11); nabarmen ageri (24); nola ageri (11); non ageri (10); nonahi ageri (21); nonahi ageri ziren (10); oraino ageri (8); pozik ageri (16); prest ageri (7); samar ageri (10); ugari ageri (7); uzkur ageri (10); zela ageri (12); zen ageri (70); zen inon ageri (20); zen inondik ageri (7); zen inor ageri (12); zergatik ageri (8); zerrendan ageri (11); ziren ageri (16); zuen ageri (10); zuri ageri (9)

baino ageriago (8)

ageri agerian (71); agerian da (7); agerian dago (27); agerian daude (11); agerian egon (8); agerian emanak (7); agerian eta (23); agerian ez (20); agerian ezarri (15); agerian gelditu (137); agerian gelditu da (44); agerian gelditu dela (7); agerian gelditu zen (41); agerian gelditu ziren (8); agerian geldituko (22); agerian geldituko da (9); agerian gelditzen (42); agerian gelditzen ari (11); agerian gelditzen da (12); agerian gera (8); agerian geratu (197); agerian geratu da (53); agerian geratu dela (11); agerian geratu dira (11); agerian geratu zen (53); agerian geratu ziren (18); agerian geratuko (24); agerian geratuko da (9); agerian geratzen (58); agerian geratzen ari (9); agerian geratzen da (21); agerian jarri (101); agerian jarri du (9); agerian jarri dute (7); agerian jarri eta (11); agerian jarri nahi (8); agerian jarri zuen (11); agerian jarriko (17); agerian jarriz (14); agerian jartzea (21); agerian jartzeko (24); agerian jartzen (104); agerian jartzen du (28); agerian jartzen dute (7); agerian utzi (446); agerian utzi behar (7); agerian utzi ditu (15); agerian utzi du (95); agerian utzi duela (9); agerian utzi duen (7); agerian utzi dute (39); agerian utzi nahi (27); agerian utzi zituen (11); agerian utzi zuen (88); agerian utzi zuten (34); agerian utziko (27); agerian utzirik (13); agerian utzita (13); agerian utzitako (9); agerian utziz (71); agerian uztea (18); agerian uzteko (69); agerian uzten (312); agerian uzten ditu (14); agerian uzten du (95); agerian uzten duela (17); agerian uzten duen (12); agerian uzten dute (57); agerian uzten duten (10); agerian uzten zuen (14); agerian zegoen (17); agerian zeuden (8); agerian zituela (11); agerian zituen (9); agerian zuela (8); agerian zuen (12); aurpegia agerian (11); baina agerian (9); bat agerian (36); beharra agerian (9); burua agerian (8); da agerian (32); dagoela agerian (11); dela agerian (24); dela agerian uzteko (7); den agerian (8); dena agerian (11); denen agerian (11); dira agerian (7); direla agerian (7); ditu agerian (7); dituzte agerian (8); du agerian (44); duela agerian (14); dute agerian (14); dutela agerian (9); emaitzek agerian (7); ere agerian (52); ere agerian geratu (10); ere agerian utzi (13); ere agerian uzten (7); eta agerian (93); eta agerian geratu (13); eta agerian jarri (7); eta agerian utzi (20); eta hori agerian (8); eta horrek agerian (10); ez agerian (12); eza agerian (10); falta agerian (7); gabeziak agerian (9); gelditu zen agerian (13); guztiak agerian (10); hain agerian (7); honek agerian (20); honek agerian uzten (8); hori agerian (41); hori agerian utzi (7); horiek agerian (23); horiek agerian uzten (11); horrek agerian (39); horrek agerian utzi (10); horrek agerian uzten (22); hortzak agerian (12); ipurdia agerian (9); jarrera agerian (7); nagusitasuna agerian (8); oso agerian (19); porrota agerian (12); txostenak agerian (7); utzi du agerian (12); utzi zuen agerian (16); uzten du agerian (18); uzten dute agerian (8); zen agerian (30); ziren agerian (12); zituen agerian (13); zuela agerian (7); zuen agerian (26); zuten agerian (10)

ageri agerikoa (9); ageriko arrazoirik (12); ageriko arrazoirik gabe (10); ageriko da (28); ageriko dira (9); ageriko eta (7); agerikoa da (121); agerikoa dela (10); agerikoa den (9); agerikoa eta (7); agerikoa ez (8); agerikoa izan (14); agerikoa zen (47); agerikoagoa da (9); agerikoak dira (18); agerikoak ez (7); ere agerikoa (7); eta ageriko (15); eta agerikoa (11); eta agerikoak (8); gero ageriko (7); hori agerikoa (9); oso agerikoa (14)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus