Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

agergarri (orobat agertgarri g.er.) 1 iz erakusgarria.

Estatu-egitura erregulatzaileen hausturak, alabaina, nazioz gaindiko erregulazio- egituren posibilitatearen -eta egokitasunaren- auzia sortu du, eta horren agergarri dira eskualdeen integrazio-saioak eta alde askoko erakundeen aginpide gero eta handiagoa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 101. orr.

Ondo pentsatzen jarri ezkero, Euskaldunon Egunkaria ixtearen arrazoietako bat euskararentzat askatasun gehiago ekartzea zela Gobernutik deklaratu zutenen desarrazoi modua bera ere bai, alde bateko eta besteko determinazio nazionalen analogia, kidetasun eta osagarritasunaren agergarri.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 242. orr.

Nostalgiaren sendagailu bat izan liteke, edo, hobeto agian, etorkizunarekiko itxaropenaren agergarri.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 142. orr.

Farr jaunaren modu berean erre nuen zigarroa, ohitura gaiztoen agergarri zintzilikari hura.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 176. orr.

96an eta 97an idatzi dituen nobeletan, aldiz, estilo oparo eta emankor horren dekantazio moduko bat antzematen da, soiltze aldera egindako ahalegin bat, baina estilo horren nortasun-agergarri funtsezkoenak galdu gabe, noski.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 15. orr.

Zeru-lurrak sortu zituenak sortu zituen munduko bizidun eta bizigabe guztiak ere, eta honen agergarri azalduko ziren argazkietan erleak eta loreak, edo zaldiak eta behorrak, edo gorilak eta tximinoak, eta, guztien gainetik, egilearen emaitza gorena: gizakia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 211. orr.

Horixe da Miranderen ideien marko orokorra nolanahi ere, eta horren agergarri sinpleago bat izan nahi du bakarrik, adibide gisa, Ortega eta Barojaren izkribu biren ondorengo azalpentxoak.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 222. orr.

Ideia argi eta bereziak gabe, irakurleak eklektizismo ilunpilatu bat topatzen badu, zilegi bekio garaiko informazio edo kulturaren agergarritzat jotzea hori ere.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 79. orr.

Miguel Haran, elkartearen zuzendariak, orroitzapen bat ezarri du Dominiquen hobi gainean, pilotaren alde egin dituen lan guzien agertgarri.  Herria   2001-11-08

2 (izenondo gisa)

Diote seinale nabarmen, nabari, ikusgarri, agergarri, erakusgarri horiek (hauta zuk irakurlea, eman ditudan izen ondoetan zein diren egokienak visible, ostensible eta ostentatoire adierazteko) izan diten mantalina edo kippa edo giristino kurutzea erakusten dutela argi eta garbi ekarlearen nortasuna.  Herria   2004-01-01

Zahardiek, tradizioaren ikur agergarria eta Gaztediek orainaren iraganarekiko lotura bizia zelako deitzen zuten batera, kantatzera, bere euskalki hain berezian istorio kontatzera, afari edo bazkari herrikoietan parte hartzera oro bat.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 131. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus