Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bertako etxebizitza-agentzia bateko agente batek sei edo zazpi apartamentu erakutsi zizkidan harri gorriztako etxeetan. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 7. orr.
Egun haietan, egiaz, gure agente guztietako trebeena izan nintzen. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 91. orr.
Albistearen arabera, 800 ajente izango zituen Polizia autonomikoak, arma laburrak baino ezingo zituzten eraman eta "errepide probintzial eta komarkalak" baino ez zituzten zainduko "nazionalak" Guardia Zibilaren zaintzapean izango ziren. Berria - Euskal Herria 2004-10-22
Paperak agente bati eman eta alde egin zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 390. orr.
Aurreko eserlekuetan SDko bi agente zeuden, Müller bera eta Rudolf izeneko tipo flakosta bat, gidari zebilena. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 113. orr.
Del Vallek dei bat egin zuen Baionara, SIPMko agente baten zenbakira. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 85. orr.
Hegazkinean bertan CIAko agente Frank hori zihoan. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 278. orr.
KGBko agentea izan den gizon honek -komunista izaten segitzen duela dioen bakarra- mundua ezagutzen du. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 215. orr.
Zerbitzu sekretuen agentea naiz, ala zoro bat? Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 59. orr.
Zerbitzu sekretuetako agente bat hil eta bere buruaz beste egin du. Berria - Mundua 2004-02-12
Defentsa Departamentuko galdeketa egileek FBIko agente zirela esan zuten. Berria - Harian 2006-02-17
FBIren buru nagusi Edgar Hooverrek agente Laddy txostengileari egindako orrialde bakar bateko erantzunean argi dio; "Ernestek ez du FBI gogoko". Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 195. orr.
Higiezinen agente batek ahots kantariz argudiatu zuen: [...]. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 35. orr.
Agian agente honek aterako du zerbait zuk eskuratutako ordenagailu horietatik. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 110. orr.
Agente horren curriculuma irakurri dut: Michael Ramírez da, guraso kubatarrak, militarra, hainbat ekintza egindakoa munduan zehar. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 149. orr.
Diktadoreak Gustavo Duran sobietarren agentea eta homosexuala dela haizatzeko agindua ematen du. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 313. orr.
Euskadiren eragin gaiztoa bazter orotara zabaldu nahi duten euskal nazionalismoaren agente maltzurrak. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 224. orr.
Fiskalaren arabera, Espainiako Poliziako bi agente iraindu zituen Sadarren, duela bi urte. Berria - Kirola 2004-09-05
Zerbitzu sekretuetako agente baten izena ematea. Berria - Gaiak 2004-08-13
Eliza parean polizia bat zagok; atsoa hurbildu eta esaten ziok: "Agente, bukatu al da meza?". Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 45. orr.
Berak hartu zuen tiroka polizia eta isileko agente bat zauritu zuen buruan. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 28. orr.
Aleman Inperioaren bi agente aurkitu, harrapatu, agian hil. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 70. orr.
Gure hiriko kronopolizia izan zen, hain zuzen ere, kasuaren ebazpena lortu zuena; agente berrien lehenengo ekintzetako bat izan zen. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 167. orr.
Agente batek altoa eman dio kamionetari bide erdira aterata. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 153. orr.
Nekazaritzako substantzia kimikoek eta agente kutsatzaileek eraso diote gizakiaren digestio-hodiari, eta gorputzak ez du haien aurkako babes-mekanismo naturalik. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 212. orr.
Alauiri "gaizkiaren ikur eta sinesgabetasunaren agente" izatea leporatzen dio ahotsak. Berria - Mundua 2004-06-24
Mirandak burtsaren inguruko guztiak zekizkien, bere aita kanbio eta burtsako agentea zelako. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 149. orr.
Kim Philby, britainiarren zerbitzu sekretuetan infiltratu zen agente sobietarra Gernikan izan zen. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 83. orr.
Black nekatuta zegoen agente bikoitza izateaz, Agente katoliko bat eskatu zuten, fede handiko gizon bat eta, erran dizudan bezala, alemanez jakin eta aleman itxurakoa izan behar zuena. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 169. orr.
Hegaldietan agente armatuak eramateak arriskua areagotuko lukeela esan zuen atzo Portugalgo Abiazio Zibileko Institutuko zuzendari Joaquim Carvalhok: [...]. Berria - Mundua 2004-01-07
Beharbada, saretik kanpo dabilen idazleak agente propio bat behar luke. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 405. orr.
Abokatuak, artistak eta agente komertzialak. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 72. orr.
Agente ekonomiko eta sozialen arteko lankidetza eta ekoizpen-bideen gaineko langileen jabetza sustatzen duen doktrinan oinarrituriko enpresak dira kooperatibak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 180. orr.
Hans, adibidez, harekin lanean ari ziren agente alemanen burua, benetako nazionalsozialista zen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 49. orr.
Dozena erdi agente alemanekin batera, lau aste emanak zituen Baionako Gochoki egoitzaren inguruak zelatatzen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 47. orr.
Aitaren etxeko egongelan agente nazi baten gorpua zetzan odol putzu batean. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 249. orr.
Ni Laborde herritarra naiz, Konbentzioak izendatu agente nazionala, eta galdera bat egin dizut. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 261. orr.
Yi jaunak azaldu zidan Xong zuela abizena, eta merkataritzako agentea zela; herrialde osoan ibiltzen zen, bere erosgaiak salduz. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 28. orr.
Zure ikerketen arabera atzerriko agente arriskutsu bat sartu da Reichean. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 198. orr.
Azken hilabete haietan elkarlanean aritu behar izan zuen alemaniar agente anitzekin, SD informazio zerbitzu nazikoak gehienak. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 49. orr.
Pistolari hura espainiar agentea izatea posible bazen ere, horrek ez zuen erran nahi nahitaez nire atzetik ari zenik. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 128. orr.
Oreka hori lortzeko ezinbestekoa izango da botere publikoaren esku-hartzea (edo agente pribatuen eskuzabaltasuna). Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 279. orr.
Atean eman zuten kolpe bortitz batek esnatu zuen, eta Honorinek jaun guztiz serio bat sartu zuen, eta haren atzetik segurtasuneko bi agente. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 78. orr.
Bagenekien KAOSeko agente garrantzizko horrek itsuki maite zuela piku-mermelada, batetik, eta bagenekien bere listuaren ADNko nukleotidoen sekuentzia zifratua. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 86. orr.
Hegaztien gripearen birusa "agente patogeno eraginkorragoa eta kutsakorragoa" bihurtzeko arriskuaz ohartarazi dute beste behin hiru erakundeok. Berria - Gaiak 2004-01-28
Horrek poliziklo hidrokarburo aromatikoak (PH) sortzen ditu, eta horiek "oso agente kutsatzaile arriskutsuak dira". Berria - Euskal Herria 2004-07-24
Egun minbizia tratatzeko erabiltzen den agente eraginkorra Taxola deiturikoa da. Berria - Gaiak 2006-05-05
Unibertsoan, ezinbestean, bi gauza daude: agente sortzailea eta sortutako izakia. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 99. orr.
Agente literario lana uztea erabaki duzu, horretan sei urte eman ondoren eta euskal idazle ezagunenen agente izan ondoren. Berria - Kultura 2004-12-07
High Streeteko tabako dendaren gainean zegoen kafetegia, eta goizero-goizero elkartzen ziren han berriketan jardutera bulegari gazteak, dendari laguntzaileak, beren aiten bulegoetan lan egiten zuten gazteak edo burtsako ajenteen ikasleak eta abokatuak. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 178. orr.
James Bond berberak ezin izan dio sorginen ehiza honi ihes egin: bere hurrengo filmean, lehen aldiz, Ian Flemingek sorturiko 007 ajenteak ez du zigarro bat bera ere erreko. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 59. orr.
Sei urtez, euskal idazle eta ilustratzailerik ezagunenentzat egin du agente lana: [...]. Berria - Kultura 2004-12-07
Gestapoko agente andana ez baina aita sartu zen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 234. orr.
1856tik goiti, Emigrazio agente horrek ehundaka amikuztar lagundu zituen Argentinara joaten. Herria 2005-09-08
Cornwallisek eta haren ondorengoek Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainiako merkataritza-agente harraparietatik atera zituzten. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 387. orr.
Stephenen argitalpen-agente izan zen Margaret. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 206. orr.
Aseguru agentea edo dena delako bat. «Kuskue tanden», 2004 - 81. orr.
Hirigintza-agentea: Lege proiektuak saihestu egin nahi du jabeak lurzoruari atxikitzea espekulatzeko asmoz. Berria - Euskal Herria 2004-09-22
Aseguru agentea: Baina zure etxea aseguratu gabe erretzen bada, erabateko galera izango da. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 38. orr.
Bizitza-aseguruak saltzea ez da langintza pasiorik gabea, eta aseguru-agente onak gauza izan behar du bere burua defendatzeko bezeroekin eztabaida zail bihurriak sortzen direnean, sarri gertatu ohi denez. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 16. orr.
Informazio hori polizia agente batzuk eman ziotela gaineratu du. Berria - Mundua 2004-07-07
Mikroekonomiak ekonomia agente bakoitzaren jokabidea eta agente horiek parte hartzen duten merkatuen funtzionamendua aztertzen du. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 15. orr.
Misioa osatzen dutenean, EBko 1.900 polizia, epaile, aduana agente eta administrari arituko dira lanean Kosovon, bertako 1.110 jarduleez gain. ETC-prentsa Berria, 2008-04-23
Izan ere, konpainien monopolioa hautsita, erregeak aduana-agenteen bidez kontrolatu nahi zituen baimendutako portuen merkataritza-mugimenduak. ETC-zientzia, zuzenbidea Debarroko Oasi Liberala. Aitzindarien bila. Eibar, 1766-1876, Gotzon Iparragirre, UEU, 2008
Calypso hustera zihoazela jakin zuenean, aduana-agenteak amari erregutu zion pianoa ez zezatela enkantean sartu, berak erosi nahi baitzuen. ETC-literatura, saiakera Gasolindegian, Yurre Ugarte, Alberdania, 2010
Poemak errezitatzen zituen pianojolea, emakumezkoa, Turismo Bulegorako esloganak idazten zituen jostuna, gizonezkoa, Sevillako Udalaren Nobela Sarian finalista izandako aduana agente bat, ez gizonezkoa ez emakumezkoa... ETC-literatura, saiakera Franco hil zuten egunak, Koldo Izagirre, Susa, 2016
Guraso abertzale eta euskaltzaleengandik musika, dantza eta, oro har, euskal kultura jaso zuen. Aita, Pontxio, aduana agentea, Gurutze Santuaren Plazako Gure Borda etxekoa. ETC-entziklopedia Polentzi Gezala, Wikipedia
Black nekatuta zegoen agente bikoitza izateaz, prest zegoen Zuk Dakizunaren alde agerian agertzeko, eta badirudi Pottertarrak hiltzen ziren unean zuela hori egiteko asmoa. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 169. orr.
Neure buruari galdetu nion ea ez ote geunden kolaborazionista baten eskuetan, ea gizon hura ez ote zen agente bikoitza izango. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 99. orr.
Bestetik, agente ekonomikoei ere seinale bat igortzen die, inflazioa handitzea ez duela onartuko adieraziz eta, beraz, euroa eros ahalmena babesteko txanpon egonkorra dela agertuz. Berria - Harian 2005-12-02
Arazoa zera da, egungo agintariek agente ekonomikoei asko entzuten dietela, eta gutxi beraien herritarrei; eta horrela, jabetza intelektuala objektu fisikoen modura ustiatzen duten enpresen hitzek itsutu egin dituzte. Berria - Gaiak 2004-01-14
Agente ekonomiko eta sozialen arteko lankidetza eta ekoizpen-bideen gaineko langileen jabetza sustatzen duen doktrinan oinarrituriko enpresak dira kooperatibak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 180. orr.
Zortzi lagun hil eta 22 zauritu ziren atzo, Agente Fiskalen Zerbitzuko egoitzan (Nazran) izandako leherketa baten ondorioz. ETC-prentsa Berria, 2009-01-14
Birus bat organismo baten zelula bizien barruan soilik erreplikatzen den agente infekzioso txiki bat da. ETC-entziklopedia Birus, Wikipedia
Gerra biologikoa toxinen edo agente infekziosoen erabileran datza. ETC-entziklopedia Gerra biologiko, Wikipedia
Horrela, harreman sexualen bidez transmititzen den eta umetoki lepoko minbiziaz gain uzkiko, bulbako edo baita zakileko minbizia ere sorrarazten dituen agente infekzioso horren kontrol ginekologikoa bost urtean behin egingo da aurrerantzean. ETC-prentsa Berria, 2008-01-08
Alzheimerraren jatorrian faktore-multzo batek parte hartzen duela susmatzen da (aurrejoera genetikoak, agente infekzioso jakinen bat, ingurumeneko toxinen ekintza eta abar aipatu dira), baina ez dago ezer argi. ETC-prentsa Berria, 2013-01-15
Azken hori oso agente infekziosoa da untxietan, eta Australiako untxi-populazioa kontrolatzeko erabili zen. ETC-zientzia, zuzenbidea Mikroorganismoen biologia Askoren artean, EHU, 2007
Azkenik, substantzia proinflamatorioa eta agente infekzioso desberdinen aurkako eragina duen a-TNFa ere jariatzen dute. ETC-zientzia, zuzenbidea Giza histologia medikoa, Iker Badiola / Edurne Alonso, UPV/EHU / UEU, 2018
Inbidia zien lanbide liberala zutenei eta bulego--ordu jakinen mendean ez zeudenei: abokatuak, artistak eta agente komertzialak. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 72. orr.
Agente komertzial, enpresetako nagusi eta burtsako bisitari guztiak, goizeko orduetan lokala betetzen zutenak beren joan-etorri ardailatsuarekin -hamaiketakoa egiten, negozioak zertzen, koiuntura eztabaidatzen, posta bideratzen eta tarteka egunkariak aztertzen, gainbegiratzen edo kotizazioen buletina zikiratzen-, batera ez bazen bestera alde eginda zeuden. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 76. orr.
Vietnamgo basoetan agente laranja izenez ezaguna egin zen 70 milioi litro belar-pozoi bota zituzten. Berria - Mundua 2004-06-25
Dioxina gai industrial bat da; besteak beste, Ameriketako Estatu Batuek Vietnamen erabili zuten, agente laranja egiteko. Berria - Mundua 2004-12-12
Bi agente sekretu bagina bezala. Tesiaren aitzakiaz Latinoamerikako erbesteratuekin biltzeko eta hitz egiteko aukera bazuen eta, agente sekretua zen aldetik, bereak zituen zereginen estaldura polita zenik ezin ukatu. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 278. orr.
Herrialde anitzetako agente sekretuak, espioiak eta espioi-ehiztariak, era guztietako isil-mandatariak, ekintzaileak, iheslariak, soldadu ohiak eta soldadu izatea amesten zutenak... guztiak koktel lehergarri batean. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 48. orr.
James Bond berberak ezin izan dio sorginen ehiza honi ihes egin: bere hurrengo filmean, lehen aldiz, Ian Flemingek sorturiko 007 ajenteak ez du zigarro bat bera ere erreko. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 59. orr.
Agente zirikatzailea alderdi edo gobernu bati lotutako pertsona bat da, talde politiko batek erabiltzen duena, gobernuaren aurka, legez kanpokoak edo konprometigarriak diren ekintzak eginarazi ditzan. ETC-entziklopedia Agente zirikatzaile, Wikipedia
Negozioa okertzen ari zaie bidaia-agenteei, eta agente asko hasiak dira hegazkin txartelengatik jasotzen dituzten komisioen murrizketa nabaritzen. ETC-prentsa Argia, 2000-04-23
Rikardo gogoratu du Mirenek, maioristekiko bileretan topatu izan duen lankide handiustea, bidaia-agente on batek mundu osoa ezagutu behar duela-eta bere bidaldi exotikoez harrotu ohi zaiena. ETC-literatura, saiakera Bihotz gosetien Kluba, Xabier Mendiguren Elizegi, Elkar, 2005
Berlini buruzko errusiar gidaliburu batean, bidaia-agenteek eslogan hau darabilte beren burua iragartzeko: "Goiti ezazu zeure bandera pertsonala Alemaniako Reichstag berriaren gainean". ETC-literatura, saiakera Errusiar diskoteka, Wladimir Kaminer (Mari Jose Kerejeta), Pasazaite, 2015
Adibidez, airelinea bateko erreserba-sistema ehunka bidaia-agentek eta erreserbetako langilek erabiltzen dute modu konkurrentean. ETC-zientzia, zuzenbidea Datu-base sistemak, Askoren artean, EHU, 2009
Erregutzen zion aitari joan zedila, aholku eske, kanbio eta burtsa agenteren batengana, baina orduan aita sumindu egiten zen, afera hartan, gainerako guztietan bezalaxe, beti buruan sartzen zitzaion huraxe egin nahi izaten zuelako. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 23. orr.
Mirandak burtsaren inguruko guztiak zekizkien, bere aita kanbio eta burtsako agentea zelako. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 149. orr.
Aita zena, gixajoa, Kanbio eta Burtsako agentea zuen. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 236. orr.
Galizian jaio, baina Madrilen hezi zen finantza agente bezala, eta BBVAko buru bihurtzerako, eskuineko agintarien babes osoa zuen. ETC-prentsa Berria, 2007-03-16
Merkatuaren %6a suposatuko luke horrek, eta horretarako 25 bulego eta 50 finantza agente berri jarriko ditu. ETC-prentsa Egunkaria, 2001-05-24
Londres, nazioarteko banku lider bat. Finantza agente lizentziadun berrien talde bateko kideak elkarren artean lehiatuko dira oso mugatuak diren lanpostuak eskuratzeko. ETC-entziklopedia Industry (telesaila) Wikipedia
Izan ere, merkataritza-agente gisa lan egiten zuen enpresa sendoa zenez, eta bera saltzaile ona, gauzak bere hartan jarraitzea zen logikoena. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 44. orr.
IUN-NEBko Jose Miguel Nuinek De Leonek Iraken egin duen "merkataritza agentearen lana» ez datorrela bat bere postuaren araberako zereginekin kritikatu zuen. Berria - Euskal Herria 2004-03-24
Augustok eta haren ondorengoek funtzionario zibil onak atera zituzten erromatar negozio-gizon harraparietatik; Han Liu Pang eta haren ondorengoek aristokrazia txiki feudal harraparitik atera zituzten; Cornwallisek eta haren ondorengoek Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainiako merkataritza-agente harraparietatik atera zituzten. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 387. orr.
Estatuko oposizioburuak, John Brodgen kontserbadoreak, bere iritzia eman zuen gertaera horren inguruan: "polizia agenteei behar duten guztia eman behar zaie horrelako egoerak kontrola ditzaten», esan zuen Brodgenek. Berria - Mundua 2004-02-17
Zerbait apokaliptikoa espero genuen tokian, polizia agente arruntak topatu genituen... ". Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 251. orr.
Informazio hori polizia agente batzuk eman ziotela gaineratu du. Berria - Mundua 2004-07-07
Ni, orduan, zintzo esango dizuet, ni, sasoi hartan, saltzaile bidaiaria nintzen, merkataritza agentea, salmenta agentea, egia da, horixe nintzen orduan, eta ez dut ukatzen... eta bidaiatan egiten nuen! ETC-literatura, saiakera Maitalea eta beste antzerki lan batzuk, Harold Pinter (Iñigo Errasti), Elkar, 2006
Munduaren azken mugetara bere burua ez zeharkatzeko alderik alde joan zen zera, Jainkoa, eguzkia, Shakespeare, salmenta-agentea, bere burua errealitatean benetan zeharkatuz bihurtzen baita bera den horixe. ETC-literatura, saiakera Ulises, James Joyce (Xabier Olarra), Igela, 2015
Eta berak, bere burua defenditzeko, erasoz erantzuten zion, oso egokia ere ez zirudiela berak eskuineko hatz nagian zeraman eraztuntxoak, aproposagoa zelako valentziar salmenta-agente batentzat euskal artista batentzat baino. ETC-literatura, saiakera Lili eta biok, Ramon Saizarbitoria, Erein, 2015
Gurea lurrindegi bateko salmenta-agentea zen. ETC-literatura, saiakera Minorreko komedia, Hans Keilson (Juan Luis Agirre Lete), Txalaparta, 2017
Hitz egin genuen nazioarteko salmenta agenteekin, inbertsio funtsekin, ekoizleekin, zinemagileekin.... ETC-prentsa Berria, 2014-09-19
Egitasmo horren bitartez, hizkuntza ez-hegemonikoetan grabatu eta postprodukzio fasean dauden Europako filmak aurkeztuko dizkiete ekoizle, banatzaile, salmenta agente eta programatzaileei, filmak amaitzen eta nazioartean zabaltzen lagun dezaten. ETC-prentsa Berria, 2016-07-02
Ekoizle, banatzaile, salmenta agente eta programatzailez osaturiko audientzia batek hautatu du Raçaren lana: filma amaitzeko eta nazioartean banatzeko laguntza jasoko du orain lantaldeak. ETC-prentsa Berria, 2019-09-28
Kataluniako aholkularitza erakunde batek salmenta agente batekin jarri gaitu harremanetan. ETC-prentsa Berria, 2019-08-29
d) Salmenta-agente independenteak ere izaten dira publizitate-kontratuen hornitzaileak. ETC-zientzia, zuzenbidea Ekoizpena eta errealizazioa, Arantza Gutierrez, UEU, 2001
Mundu mailako merkatuegitura, berriz, banatzaileen eta salmenta-agenteen sareen bitartez antolatuta dago, eta eskualde zabaletarako delegazio komertzialak ireki ditu (Erdialdeko Ekialdea, Asiako hego-ekialdea, eta abar). ETC-zientzia, zuzenbidea Zuzendaritza estragegikoa, Askoren artean, EHU, 2014
Trafiko seinaleak errepide eta bideetan ibiltzen diren gidari eta oinezkoei beharrezko informazioa emateko panel, marka, argiak eta zirkulazio-agenteen keinuak dira. ETC-entziklopedia Trafiko seinale, Wikipedia
-Nahikoa da -agindu zuen zirkulazio agentea bailitzan edo pentsatuz agian hura guztia dama joko txinatar bilakatuko zela-. ETC-literatura, saiakera Kartografien eta mikrobio narratiboen artean, Amaia Iturbide, Maiatz, 2013
agente aktibo (3); agente armatuak (4); agente bat (21); agente batek (18); agente baten (6); agente bati (3); agente batzuk (4); agente ekonomiko (3); agente espainiarra (5); agente espainiarrak (6); agente espainiarraren (3); agente eta (11); agente garrantzizko (3); agente gazteak (3); agente gehiago (6); agente gehiago izatea (3); agente gisa (6); agente hauek (3); agente hil (3); agente horiek (3); agente horren (3); agente izan (4); agente literario (3); agente sekretu (7); agente sekretua (3); agente sekretuak (4); agentea eta (3); agentea ez (3); agentea izatea (3); agentea zela (3); agenteak dira (3); agenteak eta (4); agenteak ez (3); agenteek eta (5); agenteek ez (3); agenteen arteko (4); aseguru agentea (10); beste agente (8); bi agente (18); bi agente eta (3); bi agenteak (6); bi agenteek (5); bi agenteren (3); ciako agente (12); ciako agente batek (3); ciako agentea (3); duten agente (6); egin zuen agenteak (3); espainiar agenteak (3); eta agente (19); eta agente sekretu (3); eta agenteek (3); eta agenteen (4); eta bi agente (6); fbiko agente (6); fbiko agenteek (3); mille agentea (5); mille agenteak (9); sdko agenteak (4); segurtasun agente (3); sekretuetako agente (3); zen agente (3); zen agentea (3); zerbitzu sekretuetako agente (3); zuen agenteak (8); zuten agenteek (3)