Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

agenda (ETCn 114 agerraldi; orobat ajenda 4 agerraldi) 1 iz gogoratu behar diren kontuak biltzeko erabiltzen den liburuxka modukoa.

Hilabete haietan idatzi nituen agenda eta egunkari intimoa baliatuko ditut beharrezko erreferentziak eta frogak eskuratzeko eta gertaerak zehazteko.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 19. orr.

Ajenda batzuk irakurri zizkidaan, Londresen egiten zitian lanei buruzkoak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 172. orr.

Unibertsitateko egoitzara itzuli nintzenean idatzi nuen agendan: "L.B.ren zain beste behin, euripean.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 28. orr.

Agendan: "Mutil erromantiko batekin dantzatu naiz, baina ezin izan dut ezer egin".  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 36. orr.

Gobernamendu globala, beraz, liberala da, eta gehiengoaren ongizatearen eta ingurumenaren kontura mantentzen diren balio neoliberalek ezarritako agendari ematen diote egiturazko lehentasuna.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 89. orr.

Mn 1065, nire garai hartako agendaren babes-orrian idatzita daude.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 28. orr.

EZER EZ idazten hasi nintzen nire agendan gauero, letra larriz eta azpimarraturik.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 13. orr.

Ajendan markatzen zenuen lehenengo eguna.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 72. orr.

Emaztea hitzaren lasaitasuna kristaleko lurrunean galtzen zaio Andrési, lanerako eman dioten telefonoa ajendan apuntatu zuela uste duela pentsatzen hasten delarik.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 31. orr.

Andereñoak eskuko poltsatik arkatza atera eta bere agendako orri bat moztu zuen.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 36. orr.

Ordenagailu eramangarria itzali aurretik, ohi bezala, hurrengo eguneko agenda aztertu zuen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 46. orr.

-Ez zeraman beste ezer gainean, ez koaderno ez inolako agendarik.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 79. orr.

Gainean, urteko agenda, idazmakina, eta bolalumak eta errotuladoreak sartzeko potetxoak, bakoitza beretako zokoan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 35. orr.

Garapen iraunkor esaera gobernarien agenda politikoetan eta nazioarteko erakunde guztietan finkatu zela esan genezake.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 23. orr.

Horrelakoen agendetan, ordea, ez zen Anjel Urtxipiaren ehorzketarako lekurik izan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 237. orr.

2 agenda elektroniko

Sakelako agenda elektroniko bat (PDA) izango da gidariaren eta ibilgailuaren arteko komunikazio tresna.  Berria - Gaiak   2004-12-31

Karkara gordina askatzen zuen noiztenka, etxekoei maleta hanpatu batetik ilkitzen zituen opariak banatzen zituela: Maianari ile-lehortzeko makina, Sebasi palm agenda elektronikoa, Kastelari usain on karioa...  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 151. orr.

Horretarako, sentsore horiez gain, sakelako telefonoa edo agenda elektronikoren bat behar da.  Berria - Euskal Herria   2004-04-29

Eskuko agenda elektronikoa atera zuen motxilatik.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 65. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus