Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
aftoso
1 sukar aftoso eritasun kutsakorra, zerriak eta hausnarkariak jotzen dituena, ahoan eta apatxetan sortzen zaizkien baba edo puslak ezaugarri dituena.
Behi eroak, sukar aftosoa, SARSa eta orain hau. Berria - Gaiak 2004-02-06
Orain urte batzuk, Erresuma Batuan, txerri guztiak hil zituzten sukar aftosoa zabaltzea eragozteko. Berria - Gaiak 2004-02-06
Sukar aftosoak ez zien gizakiei erasaten, baina abelburu guztiak hil zituzten, bizirik utzita ere inork ez zituelako erosiko. Berria - Gaiak 2004-02-06
Ez dira garai samurrak abelazkuntzarako: behi eroen auzia, pentsu kutsatuak, sukar aftosoa... Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 147. orr.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)
sukar aftosoa (3)