Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
afruskeria iz adkor ekintza afrus gaitzesgarria.
Gaur egun entzuten ditugun afruskeri guzi horiekin! Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 27. orr.
Afruskeria ez zen hartan bururatu. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 187. orr.
Eztabaidatu zuten, berotzen joan ziren, eta azkenerako Maruk eztabaida bukatu zuen ukabila itxi eta kolpe lehor eta indartsu bat emanez sukaldeko mahaiaren gainean, hain lehor eta indartsu non apalategian denboren hasieratik egondako zeramikazko katua Julianen amaren oparia, afruskeria hutsa dantzan hasi, erori eta mila puskatan zartatu zen arte. Berria - Kultura 2004-08-22