Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Emakume pakistandarra, motxila afrusa sabel gainean jiratuta dakarren turista batekin gurutzatu da. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 175. orr.
Alabainan, heldu ala gazte, nexka ala mutil, lotu dira ihauteriaren prestatzerat, Zan Pantzar afrus horren untsa zanpatzeko eta menturaz gehiago ere. Herria 2001-03-01
'Tiserta' errebendikatiboak udan ala beren amatxik eskaini trikota afrusa neguan! Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 125. orr.
Nazkagarri honek, zuen zapaten zola garbitzeko ere duin ez den zomorroide, perguta, afrusa, hankabiko arrunt honek erabaki du. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 19. orr.
Bazter batean bizitzeak badu alde ederrik: autoan orduak eta orduak eman arren, Borda ez du inoiz oztopatzen gure garaiko ikurrik nabarienak, auto ilara afrusak alegia. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 35. orr.
Ravensbruck afrusa izan bazen, Mauthausen oraino gehiago. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 70. orr.
"Afrusa duk! -esan zidan- zeharo afrusa". Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 102. orr.