Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

abarrakitu, abarrakitzen da/du ad suntsitu, desegin. ik abarrikatu.

Arrazoimen idealistaren paradigma Nietzscherekin abarrakituko da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 76. orr.

Aldian behin ikusten dituzu emakume batzuk ikusi hutsak desiraz abarrakitzen zaituenak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 238. orr.

Baina nik bizikletan segitzen nuen, aireplano abarrakitu hura ikusi nahi nuen, ez nuen jasaten beti zer harrapatuko dabilen jendea; ni ibiliko nauk pieza eta trasteak biltzen edo erauzten!  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 16. orr.

Frantziak inurritegi abarrakitu baten nahasmendu narrasa erakusten duenean?  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 89. orr.

Bigarren karlistada galduaren ondoko euskal gizarte abarrakituan.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 208. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus