Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
afruntatu, afrunta(tu), afruntatzen du ad ipar laidotu.
Afruntatu ditu erabaki horrek Ipar Amerikanoak, bereziki gobernu gizon eta hautetsiak. Herria 2001-05-17
Elkarrekin gertatu ginen batez, gutienik ustean behin betikoz afruntatu ninduen, bere mintzatzeko manera bitzi apostolutsuarekin haren galdera ez bainuen konprenitu eta asto batentzat pasarazi baininduen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 97. orr.
Kidea, lana baduelako aitzakiaz, urruntzen zait, afruntatua. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 151. orr.
Ama ahuntz-jauzika ondoratu zitzaion, afruntatua: [...]. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 303. orr.
-Nitaz afruntatua xira? Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 69. orr.