Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

afrontu1 iz egurats gorria, euri eta haize erauntsia.

Eta hortik jota eztabaidak errazago hartzen du afrontu pertsonalaren itxura.     «Kuskue tanden», 2004 - 96. orr.

Aurrerantzean, afrontuan egin beharko genituen gure behar geureenak, hau da, barru libratzeak, bestela halako ontzietan denen aurrean eta edozein zokondotan, hala ganbaretan zelan kanoien gerizpetan egin izaten zirenak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 85. orr.

Afrontuan lo egiteari gustua hartu nion, egia esan, baldin eta lozakura barerik igotzen ez bazitzaidan bederen, ez baititut batere maite barraskiloen lehengusu horiek.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 96. orr.

Eguzkia ezkutatua zen mendien gibelean eta nik berriro egin beharko nuen lo afrontuan.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 97. orr.

Barlobentoa haizearen aldea zen, afrontuko banda.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 191. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus