Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bertze atso bat, belar afrodisiakoak saltzen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 476. orr.
Gertatu zen, "giroan sar zitezen", edabe afrodisiako bat eman ziela bere "partida" haietako batean parte hartu zuten bost prostitutari. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 17. orr.
Baita hain preziaturik zeukaten elixir afrodisiakoa ere. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 272. orr.
Jaki afrodisiakoen anuntzioak irakurtzen gelditu naiz koloretako kioskoen aurrean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 225. orr.
Masaje saioren bat izango zen dendaren atzealdean, urre koloreko sofaz, sexu ahala indartzeko luxuzko tresnaz eta intsentsu afrodisiakoaren hedagailuz hornituriko areto ederrean. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 66. orr.
Ba al dakizue txokolatea afrodisiakoa dela? Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 145. orr.
Aldi berean elikagaia eta afrodisiakoa, lankide hurbilenetako batek prestatzen zion. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 94. orr.
Ehiztariek, adarbakoitzaren barruan afrodisiakorik gorenena gordetzen dela jakinik, neskatxa birjina bat hartu, eta adarbakoitzaren bidean jartzen dute. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 182. orr.
Animaliak hiltzea bezain afrodisiako onik ez dagoela esaten du Norminhak, eta hotzikara ikaragarri batek astintzen duela, animalia hiltzen den momentuan. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 52. orr.
Buruaren lasaigarria eta bizitzaren aringarria izateaz gain, afrodisiako ezin hobea duk. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 70. orr.
Afrodisiako horiek ez dute dagoeneko eraginik nire oroimenean. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 72. orr.
Teoriaren defendatzaileek ez dute afrodisiako behar handirik halere, nahiko bero baitaude lehendik ere. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 145. orr.