Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Teologoen zaindari dugu Agustin Gotzain afrikanoa. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 340. orr.
Gaztel hegoa edo gaztel haizea deitzen diogun horri, edo hego andaluziar eta afrikanoari. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 278. orr.
Esan beharra dago bat oso bilbotarra, oso euskalduna, oso española, oso afrikanoa, oso japonesa edo holako oso edozer-gauza izanik, ez dagoela unibertsaltasun horrentzako leku izpirik. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 246. orr.
Esplika biezagu, nola mendebaleko ia teologia eta filosofia guztiak eta tradizio moral guzti-guztia ekibokatu diren: ez aspaldiko San Agustin hura bakarrik, afrikanoa, baizik Kant razionalista eta Hegel idealista protestanteak ere bai Ipar Europan, eta San Tomas eskolastikoa eta Maritain pertsonalista katolikoa halaber. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 30. orr.
Munduko musikak (okzitanoa, zeltikoa, galizianoa, afrikanoa...), bertsulariak (Sebastian Lizaso, Amets Arzallus...). Herria 2003-05-08
Afrikano beltzen eta Amerikano beltzen arteko tirabirak eta ezin jasanak erakutsiak dira hor. Herria 2001-11-08
Miseria horren lekuko, aste undar huntan Baionako portuan gelditu den Konstantinos itsasuntzia, sufrez betea eta... sei afrikano klandestinorekin, Bolikostatik ihes joanak. Herria 2003-01-21
Nima izeneko Afrikano neskatxa gazte eder bat. Herria 2005-07-21
Badu bi urte entseatzen dela Afrikano herrien batasun baten moldatzerat, OUA delakoaren plazan. Herria 2001-03-08
Larunbat aratseko 8.30etan, kontzertu eder bat eskainia izanen da Luhuson: Beñat Achiary eta Iatxar taldea, Batoula Mpaka afrikano dantza taldea, Peruko Amaru taldea, Amazoniako dantzak, Ines Machado portuges kantaria. Herria 2005-04-14
Helburua zuen zerbeiten egitea, Senegaleko Sadio aldean bizi diren afrikano adixkideen laguntzeko. Herria 2004-02-19
afrikano dantzak (3); afrikano herri (3)