Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hego Afrikan idealismoaren txinparta hori itzali egin zuen, 1910ean Batasuna ezarri ondoren, afrikanerren holandar nazionalismo estu eta bortitzaren erupzioak, bantu, indonesiar eta indiar jatorriko hego-afrikar herrikideen gain bere agintea ezarri nahi zuelarik, ez kultur edo erlijio-nagusitasunean oinarrituz, arraza-nagusitasunean baizik. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 263. orr.
Apartheidaren aurkako beltzak sistema hura bultzatu zuten zuri afrikanerrekin kolono holandarren ondorengoak aliatuta daudelarik, Apartheidaren kontrako kolono ingelesen ondorengoek DA sostengatzen dute bereziki. Berria - Mundua 2004-04-14
Gaztaroa liburuan, (Mondadori, 2002) afrikanerren arazoa protagonistaren nortasun-moldatzaile gisa azaltzen da. Berria - Kultura 2004-03-31
Eskuinetara, afrikaner bikote bat, biak edadetuak: Tante Miems eta Oom Koos izenez agurtzen ditu Lucyk; laguntzaile txiki bat daukate, mendi-txano bat buruan jantzita duena; ez ditu izango hamar urte baino gehiago. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 95. orr.