Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aforismo iz esaera, esakunea.

Aforismo [...]: Jakituria aurredigeritua.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 23. orr.

Antonio Porchia poetaren aforismo bat etorri zitzaidan akordura orduantxe, eta esan egin nien: "Bi milioi izar ez dira begira dagozkien bi begi besterik".  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 147. orr.

Garia lastotik bereizten baino zailago da asmatzen noiz den burutazio bat aforismo eta noiz txiste soil.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 135. orr.

Aforismoaren eta erran laburren jeneroa gorenera eraman zuen pentsalaria.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 55. orr.

Artean bezala, ordea, George Orwell-en aforismoa baliatuz esateko, berdinik gabeko lan horien guztien artean, batzuk berdinik gabeago dira.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 183. orr.

Apunte hauek txinparta modukoak dira, ez dago aforismoetako biribiltasun eta sakontasun hori.  Berria - Kultura   2004-01-23

Vienan ezagutu nuen; aforismo eta paradoxa esaka ibiltzen zen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 58. orr.

Oso liburu bitxia da, puntuazio numeriko bidez ordenatutako aforismo laburretan dago idatzita.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 130. orr.

Latinezko aforismo ezaguna.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 187. orr.

Buruaren homeopatia da aforismoa; similia similibus curantur; esplikaezina ez esplikatuz ulertzen da.  Berria - Kultura   2004-04-30

Aforismoak ateraldi dibertigarriak dira Petanentzat.  Berria - Kultura   2006-02-14

Esan zezakeen, esate baterako, beste aforismo batzuen gaineko aforismoak direla liburu honetako pieza gehienak: meta-aforismoak.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 9. orr.

Lichtenberg aforismo-egileak esango zukeen bezala, legez kanpoko moneta edo txanponaren antzeko zerbait zen: erabili ahal zen etxean, eta baita elizan ere hainbat alditan; baina ez eskolan, epaitegian edo, oro har, bizitza publikoan.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 48. orr.

Bi aforismo liburu plazaratu ditu Igerabidek: 'Egia hezur' eta 'También las verdades mueren'.  Berria - Kultura   2004-04-30

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aforismo eta (4); beste aforismo (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus