Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
afonia iz ahotsa galtzea, ahots galtzea.
Egunez egun, bat utzi gabe, ia 800 egun jardun nintzen haietan, osasuna ere lagun izan nuen sasoi hartan, gerora afoniak penatuko ninduen arren. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 116. orr.
Boskotearen bateria jotzailea ezin izan etorri (teklatuetan sanpleatu ziren erritmoak), kantariak ez zuen ahotsik (afoniak jota), desafinazioa iraunkorra zen bere eztarrian eta teklatuen soinuak (bi musikari aritzen ziren lan honetan) oso oinarrizkoak gertatzen ziren. Berria - Kultura 2004-04-24
Ahotsa nekatuta, afonia? Berria - Kultura 2004-09-03