Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

afizionatu, afiziona(tu), afizionatzen 1 da/du ad zaletu.

Dena den, halaxe afizionatu gintuan Tanqueray-arekin.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 39. orr.

2 (era burutua izenondo eta izen gisa)

Etimologista afizionatu gehiegi dago hemen, hori da gure zoritxarra.     «Kuskue tanden», 2004 - 73. orr.

Joan den apirilean ekin zion Asegarcek pilotari afizionatuak eta profesionalak jaialdi berean nahastuta jarri eta funtzioak antolatzeari.  Berria - Kirola   2004-05-05

Esku-huskako pilotari afizionatu ohiak urtebete pasatxo baino ez du egin erremonte eskolan.  Berria - Kirola   2006-02-04

Afizionatu afizionatua zen, afizioa zuelako jotzen zuen trikitixa oso pertsona gozoa zen berarekin berriketan aritzeko. Hori duk benetako zaintzailea, hori duk benetako detektibea eta ez ni bezalako afizionatuak, bururatzen zitzaidan beti eskaileretan gora jotzen nuenean.  Berria - Kultura   2004-09-08

Gomez bere kabuz aritzen zen orain arte afizionatuen taldea zuzentzen.  Berria - Kirola   2004-12-21

Oraindik nabari du txapeldunenetik hasi eta afizionatuetan dabiltzan gazteetara iritsi arte.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 148. orr.

Hala diote segurik afizionatu batzuk.  Herria   2004-07-29

Beraz, afizionatu eta profesionalaren arteko artista baten aurrean gaudela dirudi erakusketako hiru geletan gabiltzanean.  Berria - Kultura   2004-04-09

3 izond/iz pilotan eta, profesionala ez dena.

Auerdi aldera herri bazkaria egingo dute kiroldegian, dantzarako eta festarako indarrak hartuko dituzte dantzari profesionalek eta afizionatuek.  Berria - Kultura   2004-06-19

Realak Covaledatik itzuli aurretik Piqueras talde afizionatuaren aurka jokatuko du, gaur, denboraldi-aurreko lehen partida.  Berria - Kirola   2004-07-29

Carlota Ziganda nafarrak Europako afizionatuen golf txapelketa irabazi du.  Berria - Kirola   2004-08-29

Ez profesionaletan, ezta afizionatuetan ere inoiz ez du buruz buruko partidarik jokatu, Afizionatuetako taldeekin aurrena (Gas Euskadi, Banaka, Ripolin...), profesionaletan gero, pausoz pauso.  Berria - Kirola   2006-03-23

Afizionatuetako urte gozoen ostean, astelehenean profesionaletan jokatzen hasiko da, Tolosan, Auxkinekin bera, Baleztena eta Galarza VI.aren aurka.  Berria - Kirola   2006-01-27

Puntako afizionatuetatik profesionaletara dagoen aldea handia al da?  Berria - Kirola   2006-01-27

Etorri diren gazteak ezagutzen genituen afizionatuetatik.  Berria - Kirola   2004-01-30

Talde profesionala osatzea ezinezkoa balitz, afizionatuen mailako talde indartsua sortzea litzateke Baqueren helburu behinena.  Berria - Kirola   2004-11-05

Baldan jokatzeaz aparte, 'Donostia Hiria' afizionatuen arteko punta txapelketako partida bat ikusteko aukera izan zuten.  Berria - Kirola   2004-07-29

Afizionatuetan, 15-20 txirrindulariko multzoetan, kontrariorik ez nuen.  Berria - Kirola   2006-04-01

Afizionatuetan, brontzezko domina lortu zuen Munduko Txapelketan.  Berria - Kirola   2004-04-07

4 (hitz elkartuetan)

11 urte egin dituzu afizionatu mailan.  Berria - Kirola   2004-11-24

Inolako baimenik gabe, afizionatu mailako pilotariekin jaialdi profesionalak antolatu izana.  Berria - Kirola   2004-05-05

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus