Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Basapiztiek haren itzalean egiten zuten abaro eta hegaztiek haren adarretan habia. Elizen arteko biblia Dn 4,9
Aldian behin bide ertzean edo arboladi txikien abaroan ikusten diren etxeengatik ez balitz, bidaiari arrotzak pentsatuko luke landotan ez dela inor bizi. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 57. orr.
Esadazu, ene bihotzeko kuttuna, non duzun larratzen artaldea, non abaroan uzten eguerdian. Elizen arteko biblia Kt 1,7
Vienako estiloan jaso zituzten eraikuntza handietan denbora geldituta dago, Triesteren garai historiko aldekoenen haizearen abarora. Burua haren altzoaren abaroan atsedentzeko zorian. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 62. orr.
Ez ginen kostako abaroen babesetik inoiz lar aldentzen, gure borondatez behintzat. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 12. orr.
Aingura Tajo ibietan sakon sarturik, Ánimas ontzia hantxe lotu zen, gabizainaren premiarik gabe, gauaren abaroan. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 49. orr.
Gustua ematen du ere une honetan atea zabaldu eta lipar batez barrura begira, tabernak abaro ona eskaintzen ahal dion aztertuz bezala, gelditu den neskak. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 57. orr.
Coruñako portua zein leku babestuan eta aterpetuan zegoen, eta ontzientzat hura zein abaro ederra zen pentsatu nuen. Gure portu gehienek euren neguko babes eta abaro lekuak erreka eta ibaietan atondurik dituzte. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 246. orr.
Haren hostoak ederrak ziren eta sorkari guztiak asetzeko adina fruitu zuen. Basapiztiek abaro egiten zuten haren itzalean eta hegaztiek habia adarretan. Elizen arteko biblia Dn 4,18
Ospitalean, goizegi munduratutako jaioberrien kutxa metalikoetan, abaroan zegoela esaten zuten gurasoek, nahiz kableek gorputz osoa marraztu. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 45. orr.
Ardiak abaroan zeuden eguzki galdatik ihesi eta gu ere zelai ertzeko zuhaitzen gerizpean etzan ginen biluzik. Aitor Arana «Onan», 2000 - 102. orr.
baten abaroan (6)