Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

afitxe (ETCn 30 agerraldi) iz zerbaiten berri emateko edo publiziatea egiteko erabiltzen den horma iragarkia. ik afixa.

Dexente denbora pasatu zen [...] handik urte batzuetara auto garaje batean Bibendum deituriko irudia afitxe batean.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 135. orr.

Hasieratik erabilitako afitxeak, bideo-zinta bat eta diapositibak argitaratu eta ikusgai jarriko ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-09-16

Elgarretaratze hortarat deitzen zuten afitxetan irakur zitaizkeen "Maitasunak sustaturik" hitzak.  Herria   2003-12-04

Esku-soinua elementu ohikoa da XIX. mende amaierako afitxetan, eta esan liteke Pariseko funtzionarioek Senako bazterretan egiten zituzten erromerietan esku-soinua zutela beti aldamenean, pintaturik ikusi zuen arte.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 9. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus