Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
afirmazio (ETCn 83 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian baieztapen eta baiezko agertzen dira) iz baieztapena.
Pentsio bateko balkoi batetik ezin da halako afirmazio erabatekorik egin. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 73. orr.
Euskaldunen egunkariaren itxiera zuen hitz egiteko aitzakia, eta ezin gehiagoraino harritu ninduten Solé jaunaren esanek, nik nere jardunean erabilitako batzuen oso antzekoak baitziren (mapa, identitatea...), baina guztiz kontrako heldulekutik harrapaturik, hots, afirmazio nazionalaren alderditik. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 249. orr.
Bere biluztasuna indartsua da, bere biluztasuna afirmazio bat da. Berria - Kultura 2006-04-30
Euskal kulturak afirmazioa den ukazioa du sustraitzat. Berria - Harian 2006-03-19