Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ni ere, afirmatzen ari naizenean galdetzen ari naiz. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 103. orr.
Ez nuen ulertzen, halaber, nola aita sainduak erabaki zezakeen Erromako eliztarren sinestea eta pentsua goitik behera, nola erraiten eta afirmatzen baitzuten katolikoek. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 144. orr.
Lehen erran dizut ezen aitari guztia sinetsi niola, noiz eta afirmatu baitzidan ezen hain zirela dukeak, kondeak eta gainerako handikiak arraza berezikoak eta ohiz kanpokoak, non kaka ere urrezkoa egiten baitzuten. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 166. orr.
Bizitzak anitzetan erakutsi izan dit ezen ez dagoela itsu handiagorik ikusi nahi ez duena baino, eta ez nintzateke sobera harrituko, baldin norbaitek afirmatuko balit ezen irakasle haiek itsuen sorta hartakoak zirela. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 261. orr.