Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

afinitate 1 iz motaren bateko kidetasuna.

Agerpenen asoziazio ororen oinarri objektibo honi beren afinitatea deitzen diot.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 87. orr.

Euskal Herriko Unibertsitateak ikerketa abiatu du Hernanin hil zituzten guztien izen-abizenak jakinarazteko, baita nola bizi ziren, non lan egiten zuten, non atxilotu zituzten, afinitate politiko eta sindikalak eta abar.  Berria - Euskal Herria   2006-05-05

Hemoglobinak afinitate handia du oxigenoarekiko, eta odolean dagoen hemoglobina kantitate apalak (kilogramo bat in-guru) bizi-prozesu guztiei eusteko adina oxigeno garraiatzen du.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 157. orr.

Oinarri-esakune honen bitartez, beraz, gauza bakoitza korrelato komunarekin harremanean jartzen da, hots, ahalgarritasun osoarekin, zeinak (h[au] d[a], predikatu ahalgarri ororentzako ekaiak), gauza bakarraren ideian aurkitzen bada, gauza ahalgarri ororen afinitatea frogatuko lukeen bere determinazio osoaren oinarriaren identitatearen bitartez.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 300. orr.

2 afinitate elektroniko (corpusean ez dago; ETCn 104 agerraldi)

Afinitate elektronikoa (Eea) gas egoera neutroan eta energia maila baxuenean dagoen atomo orok elektroi bat bereganatzean askatzen duen energia da. ETC-entziklopedia   Afinitate elektroniko, Wikipedia

Energia-aldaketa horri elementuaren afinitate elektronikoa deritzo, eta hori ere ederki neurtzen da elektronvoltetan. ETC-zientzia, zuzenbidea   Erreinu periodikoa, Peter William Atkins (Juan Garzia), EHU, 2011

Kalkuluek frogatuko dutenez, oso modu konplexuan eta periodikoan aldatzen dira, bai ionizazio-potentziala, bai afinitate elektronikoa, bai atomoaren tamaina. ETC-zientzia, zuzenbidea   Kimika fisikoa, Askoren artean, EHU, 2006

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus