Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

afinatu, afina(tu), afinatzen du ad musika instrumentuez mintzatuz, diapasoiaren arabera doitu.

Biolina afinatzen hasi zen, zubia eta hariak bereziki zainduz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 57. orr.

Grazia handikoa dun, ez oso fina, beti gitarra afinatzen ari dun, baina grazia din.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 83. orr.

Dick Gaughanen kasuan ez dira kantuak bakarrik; afinatzen duen bitartean hitzaldi zorrotzak eta ironikoak botatzen ditu eskoziar azentu itxi horrekin.  Berria - Kultura   2004-03-19

Amaitu zuen itsuak biolina afinatzeko ariketa.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 58. orr.

Musika kioskoan metal-tresnak afinatzeko saioan hasiak ziren.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 112. orr.

Afinatu eta joka hasi zen, gustatu egin zitzaion, soinu aparta egiten baitzuen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 252. orr.

Melodikan, tonu naturalean afinaturik baitzegoen, re bilatu, eta harriak burdinan ateratako nota bera jotzen zuela baieztatu nuen, harriturik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 35. orr.

Handik gutxira joko dute elkarrekin Komunsoron, "si bemolean" afinaturiko Larrinaga-Guerriniekin biak.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 49. orr.

Harpa txikia atera eta hariak afinatzeari ekin zion. Nerbio horiek ezin izaten dira teinkatzez utzi harik eta langilearen belarriarentzat soinu garbi eta afinatua ematen duten arte  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 123. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

afinatzen hasi (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus