Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

afiliazio 1 iz afiliatzea; afiliatuen kopurua.

Urte luzeetako afiliazioa daramaten kideentzat duk.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 73. orr.

Behin ere ez dugu kontuan hartu laguntza eske bertara hurbildu denaren afiliazioa edo kolorea zein den.  Berria - Euskal Herria   2006-01-17

Zorioneko bigarren autobusa nortzuek geldiarazi duten badakielarik -Los vascos en el Madrid sitiado liburuan ez du horien afiliazioa emango-, erraza zaio hango atxilotu errugabe biak non diren igartzea.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 91. orr.

ELAk, gainera, afiliazioa irabazi du.  Berria - Harian   2005-11-15

Kongresu arteko lau urteetan afiliazioa %16 igo du sindikatuak, eta hazkunde hori igarri dute kontuek.  Berria - Ekonomia   2004-11-17

Langile gehienek ez dute sindikaturik ezagutzen eta herrialde industrializatuetan afiliazioa murrizten ari da.  Berria - Ekonomia   2004-09-02

Boz autonomikoen ondoren 290 afiliazio izan genituen, eta marka hori hautsi dugu orain.  Berria - Mundua   2004-03-11

Afiliazioen marka hautsi dugu otsailean: 600 kide berri baino gehiago.  Berria - Mundua   2004-03-11

-Espainia Berriaren ikuspuntuak gogoan harturik -errezoan legez ekin nion- izen-abizenez aipaturik datozen hurrengo pertsonen afiliazio politikoa eta horiek duten arriskua azaltzen da, arrisku horren kausak adierazita. Hiru sindikatuak afiliazio kanpainari ekin dio otsailean.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 183. orr.

Falangeko afiliazio orria txapelaren forruaren barruan gorde eta nire benetako beste orria jakan neramala ziurtatu nuen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 36. orr.

ELAren eta inguruko sindikatuen afiliazio datuak erkatu zituen Muñoak.  Berria - Ekonomia   2004-11-27

Gizarte Segurantzako afiliazio datuak eman zituen Azkarragak.  Berria - Ekonomia   2004-04-01

Azpimarratu behar da afiliazio kopuru horretan %13 30 urtetik beherakoak direla eta %31 baino gehiago emakumeak direla.  Berria - Ekonomia   2004-01-17

Adituek diotenez, afiliazio tasa %22 eta 25 bitartean dago gurean.  Berria - Ekonomia   2004-01-27

Euskal Herriko afiliazio maila apala denik ukatu egin zuen ELAko idazkari nagusiak.  Berria - Ekonomia   2004-11-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

afiliazio datuak (3); afiliazio orria (7); falangeko afiliazio (5); falangeko afiliazio orria (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus