Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

afiliatu, afilia(tu), afiliatzen 1 da/du ad elkarte edo elkargo bateko kide egin. ik bazkidetu.

Berak dioenez, 81ean afiliatu zen PSOEn, baina 82an sartu zela zin egingo lukete besteek.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 68. orr.

Garai hartan, erlijiosoek ez zuten EAJn afiliatzerik.  Berria - Euskal Herria   2004-01-17

Gu guztiok, larrua salbatu nahi dugun funtzionariook nazionalsozialismora afiliatzeko presa izan dugu.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 20. orr.

LABeko buruzagiek azaldu zutenez, euskal agiriarekin aritzeko aukera ematen du sindikatuak, bai eta afiliatzeko hura erabiltzekoa ere.  Berria - Euskal Herria   2004-12-11

2(era burutua izen gisa)

Buruzagi sozialistak adierazi zuenez, egoitzaren aurkako erasoaren bitartez izua eragin eta afiliatu sozialistak beldurtu nahi dituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-08-29

Egun hartan ehun bat Iparraldeko langilek hautatu zuten LAB sindikataren adarra sortzea; gaur egun, bost urteren buruan, 400 afiliatu kondatzen dituzte.  Herria   2005-03-10

"Emakumeak dira sindikatuko afiliatuen %30, eta horrenbesteko ordezkaritza izango dute", zehaztu zuen Onaindik.  Berria - Ekonomia   2004-06-23

Sabino Arana elkargoak jasotako agiriek EAJko afiliatuek Venezuelan bizitakoa erakusten dute.  Berria - Kultura   2004-02-03

Adolfo Ares PSE-EEko Antolakuntza idazkariak euren alderdiko kargu politiko eta afiliatuei eskatu die bizkartzainen babesa bertan behera ez uzteko Espainiako Barne Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak besterik esan artean.  Berria - Harian   2006-03-25

Dajaf erakundearen inkestak dio Likudeko afiliatuen %47 Sharonen planaren aurka daudela, %39 alde agertuko liratekeela eta %14 zalantzan leudekeela.  Berria - Mundua   2004-04-30

Ez duk afiliatuentzako plan bat, ezin zaiok horrela deitu, baina sindikatuak ez dik begi txarrez ikusten, urte luzeetako afiliazioa daramaten kideentzat duk.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 73. orr.

Nagusi ginen libertarioak, mila eta gehiago afiliatu.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 47. orr.

ERC Esquerra Republicana de Catalunyak eskatu die beretzat lan egiten dutenei, afiliatuak izan ala ez, alderdia diruz laguntzeko.  Berria - Mundua   2006-03-28

Ofizio hanitxen arteko deia zen alkarretaratze hori; barne ziren, afiliatü ala ez, adar hanitxetako langileak.  Herria   2003-06-26

PSE-EEren zerrendan Arabako Batzar Nagusietarako aukeratu zuten 2003an, baina ez da afiliatua.  Berria - Euskal Herria   2004-09-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

afiliatu eta (7); afiliatu gehiago (4); afiliatu zen (3); bi afiliatuk (3); die afiliatuei (3); eajko afiliatu (3); eta afiliatu (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus