Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

afganiar (ETCn 500 agerraldi; orobat afganistandar 435 agerraldi, afgandar 24 agerraldi, afgano 21 agerraldi eta afganistar agerraldi 1) 1 izond/iz Afganistanekoa, Afganistani dagokiona, Afganistaneko biztanlea.

Preso ohi afganiar batek salatu du Irakeko presoak torturatu zituzten bezala torturatu zutela bera.  Berria - Mundua   2004-05-13

Nazio Batuen Erakundeak herenegun jakinarazi zuenez, hauteskunde errolda ontzen ari ziren lau langile afganiar zauritu ziren, Asadabad hirira zeramatzan autoa lehertuta.  Berria - Mundua   2004-05-13

Talibanak ez zituzten suntsitu, boteretik kendu besterik ez zituzten egin, eta ondoren talibanak biztanleria afganiar arruntaren artean sakabanatu ziren.  Berria - Harian   2005-07-09

Gainera, zibil afganiar bat hil zuen.  Berria - Harian   2005-03-08

Zaheeruddin Abdulla argazkilari afganiarrak Iraken egindako dokumentala aurkeztuko du: The line of fire.  Berria - Kultura   2004-08-27

Bi afganiar hil dira meskita batean bonba batek eztanda egiterakoan Afganistanetik etorria zen 80ko hamarkadan, afganiarrak errusiarren kontra borrokan ari ziren garaian.  Berria - Mundua   2004-07-29

Afganiarrak etsita daude, gehienak pobreak direlako heriotza tasa munduko altuenetarikoa da eta gobernuak dirua alferrik galdu duen ustea daukatelako.  Berria - Mundua   2006-02-01

Uranium Medical Research Center erakundeko zientzialariek afganistandarren gernua aztertu zuten eta laginen %100ek uranio zantzuak zituzten, normala den maila baino %2.000 handiagoan, hainbat kasutan.  Berria - Gaiak   2004-09-22

Mariam Rawi RAWAko Kultura Batzordeko arduraduna Berriarekin mintzatu da Loya Jirga-k emakume afganistandarrengan eta oro har gizarte osoarengan izango duen eraginaren inguruan.  Berria - Mundua   2004-01-04

2 (izenlagun gisa)

Iazko ekitaldikoak dira horietako bost: III, Arrantzan, Xochitl Acatl, Negua eta Txori zaleak; eta 2002ko ekitaldikoak gainerako hirurak: Arkatz zinikoa, Ondarea eta Afganiar errefuxiatuak: miseriaren begiak.  Berria - Kultura   2004-06-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

afganiar bat (5); afganiar bat hil (3); afganiar batek (3); afganiar hil (3); eta afganiar (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus