Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
aferesi iz hitz baten hasierako hots bat edo gehiago galtzea edo ezabatzea.
Beste testu batzuk, berriz, hitz, hots, letra, silaba eta abarren manipulazioetan oinarrituak dira (aferesiak, apokopeak, sinkopeak, permutazioak). Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 13. orr.
Hitzak hasierako letrak, tartekoak edo bukaerakoak gal ditzake, baina oraingo honetan aferesia, apokopea eta sinkopa dira, hurrenez hurren, hizkuntzalaritzari maileguan hartuko dizkiogun hitz bereziak. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 54. orr.
Adibide segida hau amaitzeko, protesia eta aferesia -hau da, oihartzun luzatua eta murriztua- elkarren ondotik kateatzen dituen poema dakargu, bere osotasunean, ARTZEri hartuta: [...]. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 56. orr.