Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
aferatu izond ipar lanpetua.
Hainbestenarekin, lanaz arduratzen den ministroa, Jean Louis Borloo, biziki aferatua dugu. Herria 2004-07-08
Iguzkialde haraindi hartan zeri eta nori fida ote ditake, ikusiz hango erresumak armamendu nuklearretako lanetan hain aferatuak, erdi-gordeka bada ere? Herria 2001-02-01
Solasak ziren azken ilabetetan Garaziko talde bat ederra arras aferatua zabilala, gidari famako batekin, antzerki alai eta eder baten prestatzen. Herria 2005-02-17
Karrikan uros eta aferatuak, irria ezpainetan. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 192. orr.
Ikara zen neska, eta bat-batean pasagian hara eta hona aferatuan zebiltzan erizainaren bila abiatu zen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 336. orr.