Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

afera 1 iz egitekoa, arazoa.

Gure lehenengo elkarrizketan afera bat baino gehiago aztertu beharko dugula iruditzen baitzait.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 148. orr.

Eta afera horiek ez dagozkit niri.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 353. orr.

Paueko Dei Gortean tratatu aferen %-eko 40 Baionatik etortzen da, Pauetik beretik %-eko 25 delarik heldu.  Herria   2003-01-21

Afera lege-gizonen eskuetan ezarria izan da.  Herria   2002-07-18

Handik hara afera administrazio auzitegian emanen du.  Herria   2002-11-21

Ez zen zaila afera argitzea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 349. orr.

-Bakarrik zenbait egun egonen naiz; hara joan, familiako aferak trenkatu, eta berehala itzuliko naiz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 19. orr.

Afera ez omen da haatik oraino arras trenkatua.  Herria   2004-06-17

Dena afera eta dena espantu, Thierry Breton, gobernuko diruzain handia, mintzatu da erraiteko aldaketa pizkorrak izanen direla mozkin-zergarentzat.  Herria   2003-02-20

Ligako finalerdietan itsasuarrekin izanen dituztela Noizbaitekoek aferak xuritzeko.  Herria   2005-06-16

Bai, aferak gaizki doatzi Korsikan!  Herria   2003-09-18

Armendaritzen, aferak gero-ta zorrotzago.  Herria   2005-06-30

Labur esanda, afera joera tragikoa hartzen ari zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 326. orr.

Maulen egin nituen egunetan, erresumako aferek kanpoan atxiki zuten Enekot.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 164. orr.

Orduan idatzi zuen Zolak bere gutuna, eta bete-betean murgildu zen Frantzia hainbat urtez zatitu zuen aferan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 8. orr.

Doñanako Estazio Biologikoak ere hartu zuen hitza Itoizko aferan, eta urtegia faunarentzat "oso kaltegarria" izanen zela azpimarratu zuen.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 37. orr.

Hortaz, txostenaren afera izan zitekeen jokoan jar zezaketen azken karta.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 271. orr.

Segurtasunaren aferak borrokatzen jarraitzeko beste ildo bat eman digu.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 179. orr.

Abuztuko asteazken hori halakotsua izana zen esku artean nerabilen aferari zegokionez: agorra eta iharra, aroaren pare.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 124. orr.

Nahiz eta ez den aparteko garrantzirik duen afera, Raimundo Silvak gogoeta egiteari ekin zion.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 227. orr.

Hemen duzu aferaren dosierra.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 371. orr.

Bulegoburua -gelazain ohia bera- herrixkako aferetarako batzorde sortu berrira aldatua zuten.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 450. orr.

Hor dira aferak gaizki joan galtzalearentzat, Mugicak 12 tanto egin baititu lerroan eta 28-18 egin.  Herria   2001-05-17

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Florent afera gaiztoren batean sartua dago, sumatu egiten dut.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 268. orr.

Esan beharra dago afera burugabe batean nahasirik ibili zela gazte-denboran.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 391. orr.

Gero, patxadan, afera itsusi haiek Florent eta Gavard nora eraman zitzaketen kalkulatzen hasi ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 330. orr.

Afera hits hortan, noizbait jakinen ote da zinezko egia.  Herria   2004-10-21

Afera ilun eta latz hortan, saltsaren erdian senar emazte batzu, gaitzeko gauza itsusiak eginak, noizbait berek aitortuak, eta lege gizonek frogak ere ba bilduak.  Herria   2004-07-08

Bere bizitzako aferarik handienak, sarri Parisa joanaraziko du.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 396. orr.

Hain afera garrantzitsu batean ez baita haatik deusez ezaxolatu behar, bi abokatu izanen ditut hain zuzen ere nihaurekin.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 374. orr.

Ez nengoen batere seguru Ttipiren hilketa argitu nahian ari ote nintzen ala nirekin gehiago bizi ez zen emakumearen afera pribatuetan modurik zibilizatu gabeenean muturra sartzen. Baita etxeko aferak direla medio aspaldi honetan ez haizela behar bezain gogotik ari ere.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 348. orr.

Hartaraino ez nintzen ohartu, nitaz landa, laugarrenik bazela Ximurraren eta Kristinaren arteko ustezko aferak joa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 186. orr.

Aspaldiko afera da niretako.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 31. orr.

Soka luzeko afera da.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 118. orr.

Horra huts egindako afera!     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 347. orr.

Bere kabuz desagertuko lirateke, baldin, uste izatekoa den bezala, Valmont eta Danceny jaunak beren afera zorigaiztokoaren ondoren elkarrekin mintzatu izan ez balira, eta batak bertzeari ezein paperik eman izan ez balio.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 514. orr.

Salaketa gutun hori komunikabide guziei hel-arazi die Erien Axurantza Kutxak, eta denbora berean, Justizia eta Afera Sozialen ministroei.  Herria   2004-06-10

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bertze afera klase batzuetarako bezala, abitua zuen geriza eta babes.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 19. orr.

Saltegi handien afera xifrea % 2-ez goititu da.  Herria   2003-03-20

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Duintasun afera bat bazen hitzetaratu gabeko ikusmin horretan -inork ez zuen bere burua beheitituko, Soriaren "txilibita" ikuste hutsak tripa barnean eragiten zizkion erreakzio kimikoak aitortzeraino-.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 183. orr.

Erlijio aferak ere bere kezketatik urrun izan zituen beti.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 83. orr.

Moral afera bat zen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 241. orr.

Bolada txarrean hago: familia aferak, batetik; hire lagunaren heriotza, bertzetik -ahotsa apaldu zuen-.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 287. orr.

-Atzo aipatu nian, bada: marikoien arteko bihotz-aferak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 277. orr.

Soldadutzan bezala, hasi berriaren suak harrapaturik nengoen larru aferetan ere.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 223. orr.

Nire jabegoetara behin agertuko, eta lan-aferek ekarria. -Ohe eta diru aferetan balitekek, baina istorio hau ez duk nire espezialitatekoa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 94. orr.

-Eta satanismo afera horretaz zein da zure iritzia? -Tomasek, ni bezain lehiatuta.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 72. orr.

Bidarrai-Olhako lur saltze aferak ukan du ustegabeko segida.  Herria   2004-09-16

Idazlea jende askoren mehatxuen, laidoen eta gorrotoen jomuga baitzen, Dreyfus aferan izan zuen parte hartze latzarengatik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 7. orr.

Oraindik ikusten dut neure burua, Mercierrekin, Pétrou aferaren ondorioz aurreko urtean dimititu zuen funtzionario frantses harekin, haren bulegoan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 30. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

afera argitu (4); afera argitzeko (6); afera aztertzeko (5); afera bat (22); afera batean (5); afera baten (10); afera batzuk (6); afera da (15); afera dela (14); afera dela eta (5); afera ere (4); afera eta (13); afera ez (31); afera ez da (13); afera guztia (4); afera hartan (12); afera hau (22); afera hauek (4); afera honek (7); afera honen (11); afera honen inguruan (4); afera honetan (20); afera hori (41); afera horiek (6); afera horrek (7); afera horrekin (4); afera horren (16); afera horren inguruan (5); afera horretan (20); afera horretaz (4); afera horri (4); afera hortan (28); afera hortaz (10); afera hura (5); afera ilun (4); afera izan (5); afera konpondu (5); afera konpontzeko (16); afera nola (4); afera xifrea (4); afera zela (7); afera zen (4); aferak bere (4); aferak ere (4); aferak eta (5); aferak ez (16); aferak ez du (4); aferak ez zuen (4); aferak gaizki (4); aferan esku (4); aferan izan (7); aferaren gainean (4); aferaren inguruan (14); aferaren inguruko (7); aferari buruz (11); aferari buruzko (6); arteko afera (5); aspaldiko afera (5); baina afera (8); baita afera (6); barne afera (5); bere afera (7); bere aferak (4); beren afera (4); bertze afera (5); beste afera (9); da afera (34); da afera bat (6); da afera hori (5); dago afera (7); den afera (6); dena afera (4); dira aferak (10); ditu aferak (5); du afera (23); duen afera (8); dugu afera (6); dut afera (4); dute afera (13); eta afera (31); euroko afera (5); ez da afera (8); harizpeko neskaren afera (4); itoizko aferan (7); itoizko urtegiaren aferak (4); itoizko urtegiaren aferan (7); milioi euroko afera (4); neskaren afera (4); nire afera (4); presoen aferari (4); urtegiaren afera (5); urtegiaren aferak (6); urtegiaren aferan (9); zen afera (14); zer afera (4); zuen afera (26); zuen aferak (5); zuten afera (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus