Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

afekzio 1 iz norbaiti edo zerbaiti buruz sentitzen den jaidura edo begikotasuna.

Koloreak "afektuzko nolakotasuntzat" sailkatzen dira afekzio batetik [...] datozelako, adibidez lotsak sorraraziriko gorritasuna, beldurrak eragindako zurbiltasuna.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 246. orr.

Ezen ez da gauzen izaeran deus aurkitzen, substantziak eta haien afekzioak baizik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 39. orr.

Arima in actu existitzen den gorputz baten ideia da, horretaz jabeturik dagoelarik gorputz horren afekzioen ideiak dituen heinean.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 11. orr.

Afekzioen ideiak gorputzaren afekzioen ordena berean kateatzen direnez gero, horrela aktibo bilakatzen dena gorputza bera da.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 20. orr.

Begiespen oro, sentsuzkoa denez, afekzioetan funtsatzen da, adigaiak, berriz, funtzioetan.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 60. orr.

Gizakiak ez du bere burua ezagutzen bere Gorputzaren afekzioen bidez eta hauen ideien bitartez baizik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 331. orr.

Alde batera utzi ditut, afektuetan gertatzen diren Gorputzaren kanpoko afekzioak.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 349. orr.

Ez da nehongo Gorputzaren afekziorik, haren konzeptu argi eta berezi zerbait osa ez dezakegunik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 537. orr.

Gure izaeraren kontrako afektuek josten ez gaituzteno, Gorputzeko afekzioak adimenari dagokion ordenaren arabera ordenatzeko eta kateatzeko ahalmena badugu.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 547. orr.

Gauzen pentsamenduak eta ideiak Izpirituan ordenatzen eta kateatzen direnean, Gorputzeko afekzioak, hots, gauzen irudiak, haien arabera ordenatzen eta kateatzen dira Gorputzean.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 535. orr.

Deleuzek mugimendu-irudiaren hiru modalitate bereizten ditu, pertzepzio-irudia, ekintza-irudia eta afekzio-irudia.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 165. orr.

Jainkoak ez du pasiorik, eta ez du afekzio bihirik pairatzen, ez bozkariorik ez tristurarik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 557. orr.

Horrek esan nahi du: zerbait beharko da gorputz-afekzio guztietan eta bakoitzean, zeina subjektua kausa egokitzat edukirik bere baitatik soilik kontzebitzen dena.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 15. orr.

2 larruazaleko afekzio (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Larruazaleko afekzioak lesio eta eritasun multzo bat dira, larruazala eta, hedaduraz, tegumentu-sistema osatzen duten ile, azazkal eta mukosak ere erasaten dituztenak. ETC-entziklopedia   Larruazaleko afekzio, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus