Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

afektu (orobat afekto g.er.) 1 iz norbaiten aldeko sentipena; norbaitenganako estimu, txera edo maitasun neurritsua.

Afektuak deitzen ditut Gorputzaren afekzioak, zeinek gorputz horren iharduteko ahalmena handitzen edo tipitzen, laguntzen edo eragozten baitute.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 239. orr.

Afektuak gobernatzeko eta hertsatzeko giza ezintasuna deitzen dut Morrontza.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 103. orr.

Kantentzat "subjektuari gogoeta egiten uzten ez dion (--...) atsegin edo desatsegin-sentipen bat" da afektua.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 115. orr.

Bizitzari misterio pixka bat jarri behar zaio, jolasa, afektua, ez gara soldata baten meneko makina hutsak.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 118. orr.

Pentsamendu femeninoak pentsatzeko hurbiltasuna behar du, objektuak behar ditu, afektua, ukimena, usaimena, ikusmena...  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 196. orr.

Amodioa, desira, edo izpirituaren afektua deitzen den pentsatzeko beste edozein modu.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 123. orr.

Afektua, beraz, irudimen bat da.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 581. orr.

Otoitzean, gure barne afektuak garbitu egiten ditugu, eta arima On bakar, On egiazko eta gorengoarekin bat egiten da eta bertutean bizkortzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 815. orr.

Gaur egun, azkeneko urteetan, berpizkunde moduko bat ikusten da, figura berrien bitartez: lan egiten duten ikasleak; informazioa, afektuak eta hizkuntza lantzen dituzten langileak.  Berria - Kultura   2004-04-22

Afektuak hertsatzeko gizakien ahalmena, soilik, adimenari baitagokio nehork ez du dohatsutasuna gozatzerik erdietsiko afektuak hezi dituelako baina, alderantziz, dohatsutasunetik beretik datorkioke bakoitzari haien hezteko ahalmena.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 595. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Afektu guztiak, Poztasunari, Tristurari edo Desirari dagozkio.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 485. orr.

Gure irudikoa den gauza bat gorroto baldin badugu, orduan [...] kontrako afektu batez hunkituak izanen gara, baina ez antzeko afektu batez.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 285. orr.

Apaltasuna, haatik, errazago zuzen daiteke Hantustea baino, hau Poztasunezko afektu bat baita eta hura, berriz, Tristurazko afektu bat.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 479. orr.

Gorrotozko afektu horiek eta horien idurikoak Bekaizkerian biltzen dira.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 281. orr.

Poztasunezko nahiz Tristurazko afektu batez hunkitua izatea Izpiritua.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 267. orr.

Iraganeko ala etorkizuneko gauza baten irudiak hunkitzen du gizakia, presenteko gauza baten irudiak hunkitzen duen Poztasunezko edo tristurazko afektu beraz.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 271. orr.

Gorrotozko afektu guztiak txarrak dira.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 465. orr.

Gupidaren eta Urrikalmenduaren artean badirudi ez dela neholako ezberdintasunik, non ez den, beharbada, Gupida afektu singular bati dagokiola eta Urrikalmendua, berriz, afektu horren ohiturari.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 359. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Horrek esan nahi du: bere bizi-egitasmoak, ingurukoarekiko bere erlazio-antolakuntzak ezinbestean egon beharko dutela esperantza eta beldurraren alderantzizko afektu-bikote hori tartean dutela.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 13. orr.

Gainerako beste Afektu motak, ordea, ezin ditut hemen azaldu (objektu mota bezainbat baita), eta, egin ahalik ere, ez da beharrezko egitea.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 339. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

afektu bat (20); afektu batek (11); afektu baten (11); afektu baten bidez (3); afektu batengatik (3); afektu batetik (4); afektu batetik sortzen (3); afektu batez (11); afektu batez hunkitua (4); afektu batez hunkituak (3); afektu batzuk (3); afektu beraz (3); afektu berberaz (3); afektu berdin (3); afektu berdin handi (3); afektu guztiak (7); afektu hau (3); afektu hauek (7); afektu hauen (4); afektu honen (3); afektu hori (6); afektu horiek (17); afektu horiek eta (5); afektu horien (5); afektu horren (6); afektu horren kausa (4); afektua baino (6); afektua biziki (3); afektua biziki motelagoa (3); afektua ez (3); afektuak berak (3); afektuak edo (3); afektuak elkarren (3); afektuak eta (6); afektuak ez (4); afektuak ez du (3); afektuaren arabera (4); afektuaren arabera erabakitzen (3); afektuei buruz (4); afektuek josten (6); afektuek josten dituzten (4); afektuen gainean (6); afektuen gainean duen (3); afektuen indarraz (3); afektuen indarrez (3); afektuen izaeraz (3); afektuen izaeraz eta (3); afektuen mende (3); afekturik ez (7); afekturik izan (4); afekturik izan ez (3); antzeko afektu (3); baina afektu (3); baita afektu (3); batekilako afektua (14); batekilako afektua biziki (3); baten afektuarekin (3); bere afektu (3); bere afektuak (7); bere afektuaren (4); bere afektuaren arabera (4); bere afektuen (3); beste afektu (10); beste afektu berdin (3); beste baten afektuarekin (3); bi afektu (4); bi afektu horiek (3); bi afektuk (3); da afektu (4); da afektuen (3); dela afektu (3); demonstrazioa afektu (3); den afektu (8); den afektua (7); den afektua baino (3); diren afektuak (5); diren afektuek (6); diren afektuek josten (4); duen afektu (3); duen afektua (4); edo afektu (3); edo afektuen (4); edo afektuen indarraz (3); eta afektu (5); eta bere afektuak (4); gauza batekilako afektua (11); gorrotozko afektu (4); hiru afektu (3); izpirituak afektuen (3); izpirituak afektuen gainean (3); kontingente batekilako afektua (3); morrontzaz edo afektuen (4); nahiz tristurazko afektu (3); neholako afekturik (6); nork bere afektuaren (3); pasioak diren afektuek (6); poztasunezko afektu (4); sortzen den afektua (3); tristuraren afektua (3); tristurazko afektu (9); tristurazko afektu batez (3); tristurazko afektua (4); zenbait afektu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus