Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

afektibo 1 izond afektuari dagokiona.

Seme-alaben bizitza emozional, afektibo eta sexuala oso garrantzitsua da, bai seme-alabentzat eurentzat, bai gurasoentzat.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 74. orr.

Herri hizkerek badute osagai afektibo sakona.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 248. orr.

Harreman afektiboa ona zen euren artean; hala, bada, hilabete batzuetara harreman sexualak izatea erabaki zuten.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 62. orr.

Euskarak maila afektiboan izan zezakeen eragina ere hartzen nuen kontuan, ziur bainengoen maila horretan -bere background afektiboan, alegia-, handia edo txikia, baina euskarak lekuren bat betetzen zuela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 187. orr.

Denbora galarazten edo iritziz aldarazten duten malkoak eta barru-hustuketa afektiboak.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 52. orr.

Zerrenda horretatik gure eginbeharrak eta zor afektiboak ezabatzea ezinezkoa da, gure ekintza inozo eta barregarriez ahaztu daitezen eskatzea, xaloegia.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 183. orr.

Hutsune afektibo nabarmen baten betegarri.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 121. orr.

Ez zuan, beharbada, erabakirik zuzenena izan, baina, alderdi afektiboei zein ekonomikoei begiratuta, puntu hartan ez zitzaidaan hain okerra iduritu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 76. orr.

Zer dela eta miresmen hori, lotura afektiboa da ala zerbait gehiago?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 81. orr.

Emakume batzuei beste emakume batzuk gustatzen zaizkie, bai modu afektiboan, bai sexualean.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 68. orr.

Lan bat aintzat har dadin, pentsamolde berri bat onar dadin, araztu beharra dago ikerlana zabor afektibo edo irrazional guztiez.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 166. orr.

Hematoma afektibo batzuekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 97. orr.

Barojak ezkontza burgesa ikusten du gizarte erakunde bat balitz bezala, ez aukera pertsonal bat; etsigarria, aurretiaz porrot sentimentalera eta afektibora bideratua.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 13. orr.

Lizarrarekiko oso lotura estua izan dut beti, nire asteburu eta opor guztietako geografia afektiboa izan baita.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 174. orr.

Bere leialtasuna huts-hutsik afektiboa zen eta ez zen hedatzen lanaren mundura, horretan beti prest baitzegoen egiten zuena desegiteko eta uneoro bide eta teknika gero eta berriago eta modernoagoak bilatzeko; izan ere, gauzak eskuetan zahartzen zitzaizkiolako irudipena zuen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 219. orr.

Izan liteke betipox, muxu-merke eta hagitz besarkante eta beldurgarri afektiboa, uste hutsezko senidetasun edo gozotasun bat noiznahi antzeztera txit emana.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 30. orr.

Parte-hartze afektibozko fenomenoak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 107. orr.

2 (izenondo elkartuetan)

Iraultzaren kontua ipuin bihurtu zenean, ezinezkoa zitzaidan lotura politiko-afektibo haiek guztiak etetea eta neure bide propioan abiatzea.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 75. orr.

Pixkana-pixkana, ikasketek aurrera egin ahala, euskararen mundutik urrutiratzen eta euskarak bere baitan duen mundu sinboliko-afektibotik urrutiratzen hasi nintzen.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 179. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

afektibo eta (8); afektiboa eta (3); afektiboa izan (3); afektiboak eta (3); eta afektiboa (4); eta afektiboak (3); harreman afektibo (3); harreman afektiboak (6); lotura afektibo (6); lotura afektiboa (5); oinaze afektiboa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus