Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Afektibitatea, emazteari buruzko irrika, ezin gakotuz ari nintzen. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 108. orr.
Afektibitatea urritzen denean, zenbat kostatzen zaigun harremanen errealitate gordinari eustea! Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 85. orr.
Afektibitatea bizio pribatutzat jotzen da egun. Berria - Kultura 2006-04-30
Ironia sarkasmotik bereizten duena ironiak objetuarekiko duen afektibitatea dela, sarkasmoak ez duena.Euskararen sostenguz, afera horretan sartzen dugun afektibitatea baliatzen da, onartezinaren onartzeko eta onarrarazteko. Berria - Kultura 2004-12-04
Ezindu psikikoen afektibitateak eta sexualitateak gurasoen zalantzak, kezkak eta beldurrak eragiten ditu. Berria - Euskal Herria 2004-10-22
Lan hura afektibitateak gidatu zuen, eta idazle hark maite egiten zuen elkarrizketaturiko kantari bakoitza, aipaturiko kantu bakoitza. Pako Aristi «Note book», 2005 - 121. orr.
Afektibitatearen arloan, historikoki, emakumeak gizonen aurretik egon gara. Berria - Gaiak 2004-05-19
Samurtasuna gure afektibitatearen eta sexualitatearen ardatzetako bat da. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 159. orr.
Gizartetik aparte, harreman politikorik gabe, burkide eta lagunenekiko loturak etenda, afektibitatean behartsu... etorkizun hurbilak kartzelako bakardadea besterik ez dizu eskaintzen. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 20. orr.
Gure ama elbarritua zen berbazko afektibitaterako. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 47. orr.
Irudi artistikoak gehienetan, zentzumenetarako eta afektibitaterako karga handiagoa dutelako. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 281. orr.
Leonardo homosexual erreprimitua omen zen, edo sublimatua, hobeto esateko, afektibitatez amari atxikia. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 111. orr.
Afektibitatezko (ukimenezko edo ikusmenezko) sentipen-joera. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 104. orr.
Iinteresgarria gertatzen da ikusmolde hori, afektibitatezko determinazio psikologikoetan oinarritu nahi baitu Worringerrek oso-osorik: imitaziozko artea, naturalista, Einfühlung hori den munduarekiko enpatiazko identifikazio-harreman horretan oinarritzen da. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 116. orr.
Emoziozko babes edo afektibitate falta handia izaten dute gehienek.Zer da eskizofrenia?: Pentsamendu, afektibitate eta portaera prozesuen nahasmena da. Berria - Euskal Herria 2004-11-28
Ez nuen besarkatu, ez nion muxurik eman, ez nekien zer gehiago esan, zer egin, nola jokatu, oso gaztea nintzen oraino, haren ondoan eseri nahi nuen eta besarkatu, baina ezin nuen, asko hitz egiten genuen beti, baina afektibitate gauzetarako elbarrituak ginen. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 45. orr.
Baita afektibitate eta sexualitate kontuetan ere. Berria - Euskal Herria 2004-10-22
Afektibitate aldetik miseriarik gorrienean aurkitzen delako, bakardade absolutuenean alegia. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 74. orr.
Zirudienez ez zuen ematen garai bateko senargaiaz ari zenik, hau erabat bazterturik bide zegoen betiko Maddalenen afektibitate mundutik. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 231. orr.