Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bere burua ez baitu begiesten zuzenki berezko ekimenaren indarrez errepresentatuko balu bezala, barnetik afektatua izango balitz bezala baizik. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 52. orr.
Edonork hauteman ahal izango du bere baitan zein sarri den afektatua gogamena. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 290. orr.
Afekzioaren ideiak partez soilik agertzen du giza gorputzaren izatasuna: afektatua daukan haren partea. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 21. orr.
Ez dugu errealitatea ikusi nahi, ez dugu imajinatu nahi agian egunen batean ezingo dugula pertsona horren presentzia gure ondoan jasan, inoiz ez nuen pentsatu hainbeste afektatuko ninduenik, orduan ulertu nuen zergatik abandonatu ninduen Laurak. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 153. orr.
Aztarna horiek gorputz-azalera markatzen duten zantzuak dira eta ordura arte funtsean bizigabea (gorputz afektatuaren) eta kanpokoa (gorputz afektatzailearen) izan denaren kontzientzia hartzeko ahalbidea ematen du. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 12. orr.
Sentimena edo zerbaitek afektatua izateko gogamenaren gaitasuna (harmena: ezagutzako elementu pasiboa) eta adimena, sentimenen bidez jasotako informazioa adigarriki elaboratzeko gaitasun aktiboa, hots, pentsatzekoa, errepresentazioak sortzeko berezkotasuna (kreatibitatea). Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 82. orr.
Giza hautamena ez du zirraratzen duenak soilik determinatzen, hø dØ, sentsuak zuzenki afektatzen dituenak. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 270. orr.
Ohartu behar da giza gorputza forma-aniztasun batek, gorputz-aniztasun batek eta, okerrago dena, bere osotasunean ezin besarkatuzkoa den ordena batean afektatzen duela. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 14. orr.
Objektu batek errepresentazio-gaitasunean duen eragina sentsazioa da, hark afektatzen gaituen heinean. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 43. orr.
Ene gorputza nire nahimena da, nire nahimenaren objektibazioa: gorputza afektatzen duen orok afektatzen nau ni (nahimen gisa: nire atsegin edo atsekabea eraginez), eta gorputza afektatzen ez duen ezerk ni ez nau afektatzen. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 85. orr.
Geure errepresentazioak besterik ez baitira gure autugaia; ea berbaitango gauzak nolakoak ote diren (haiek gu afektatzeko erabiltzen dituzten errepresentazioak aintzat hartu gabe), erabat gure ezagutzaren esferatik at geratzen den kontua da. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 108. orr.
afektatua den (4); afektatua izateko (6); afektatuak garen (5); afektatuak garen heinean (3); afektatuak izateko (3); afektatzen duen (3)