Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

afasia iz hitz egiteko gaitasunaren galera osoa edo partziala, burmuineko arazoren baten ondoriozkoa.

-Afasia edo hitzetarako gorreria-kasu bat da -jarraitu zuen Andresek.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 236. orr.

Identifikaturik neuzkan ahots gehienak, eta izen bana ere emana nion gaixo bakoitzari neure golkoan, eta haien istorio iraganak (gris eta tristeak guztiak) eta etorkizunerako izan zezazketen itxaropenak (tetraplejia, afasia, higimen-desoreka...) irudikatuz arintzen nituen ordu luzeak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 143. orr.

Oso sinple esanda, paraleloa ikusten da haurrek lehendabizi menperatzen dituzten hotsen, afasiak lehendabizi galarazten dituen hotsen eta hizkuntzetan hedatuen dauden hotsen artean.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 96. orr.

JAKOBSON izan zen lehenengoa paraleloa ikusten hizkuntz jabekuntzaren, hizkuntzen joera unibertsalen eta afasiako hizkuntz galtzearen artean.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 96. orr.

Afasiako nahiz agrafiako kasu guztietan, lesionatua dagoena, gutxiago da honako edo halako hotsak esateko edota ikur batzuk edo beste batzuk marrazteko ahalmena, zernahi tresnaren bidez mintzaira erregular baten ikurrak gogorarazteko ahalmena baino.-Iruditzen zait emakume hau afasia-egoera batean dagoela.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 37. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus